Prentsa Aretoa

2017/02/27

EAJ-PNVko ordezkariek Francesc Homs lagundu dute gaur Auzitegi Gorenera

Aitor Esteban eta Jokin Bildarratz Kongresu eta Senatuko bozeramaile jeltzaleak ere joan dira Homs Auzitegiko ateraino lagundu duen taldean

rss Ezagutzera eman
eaj, pnv, congreso, homs, juicio, 9n, catalunya, c

ARGAZKIA JAITSI

Aitor Estebanek eta Jokin Bildarratzek, Kongresu eta Senatuko EAJ-PNVren taldeetako bozeramaileek Francesc Homs, Generalitat-eko Kontseilari ohi eta gaur egun Beheko Ganberan PDeCAT alderdiko bozeramailea lagundu dute Auzitegi Gorenera, gaur bertan hasi delarik catalunyar politikariari A-9ko galdeketagatik egingo zaion epaiketa.

Esteban eta Bildarratz, Diputatuen Kongresuko Euzko Abertzaleak taldeko ondoko bozeramaile Mikel Legardarekin batera, Francesc Homs Auzitegi Goreneko ateraino lagundu duen taldean izan dira.

Hedabideei eginiko adierazpenetan, Aitor Estebanek zera baieztatu du "anomalia bat da hautestontzi batzuk jarri dituelako, pertsona bat epaitegietara eramatea" eta zentzu berean gaineratu duenez "zigor bat edo erruduntasun epaia emango balira, argi eta garbi geratuko litzateke zuzenbide estatuaren ahultasuna". Ildo beretik azpimarratu duenez "demokrazia sendo batek herriak adierazitako borondatea errespetatu behar du eta,era berean, legezko ordezkariak ere bai borondate horri bidea ematen diotenean".

Gure Legebiltzar Taldea