Prentsa Aretoa
2017/03/07
Aho batez onartu dute Euzko Abertzaleak taldeak Parlamentuaren agindu ez legegileen betepena kontrolatzeko aurkeztu duen proposamena
“Gure lana seriotan hartzea da helburua" esan du Aitor Estebanek EAJ-PNVk aurkeztu duen ekimena defendatzeko orduan.
Diputatuen Kongresuko Osoko Bilkurak, aho batez, Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak aurkeztu duen proposamena onetsi du, araudiaren aldarazpen bidez, Ganberaren agindu ez legegileen betepena kontrolatu ahal izateko.
Aitor Estebanek azaldu bezala, ekimenak ezartzen duenez "bilkura aldi bakoitzeko lehen hilabete baliodunean Gobernuak Ganberari bidaliko dio aurreko bilkura aldian Osoko Bilkuran eta Batzordeetan onartutako legez besteko proposamen, mozio eta ebazpenen eta aurreko bilkura aldietatik datozenen egoera eta betepen mailari buruzko txostena" eta bigarrenez "Ganberako Erregistroan txostena sartu ondorengo hamabostaldian Araudi batzordean Exekutiboaren ordezkaria izango da txosten hori azaltzeko eta Legebiltzar Taldeen galderei erantzuteko".
“Azken finean, gure lana seriotan hartzea da kontua, hau da, Parlamentuak seriotan har dezala Gobernuari agintzen diona eta Gobernuak seriotan har dezala Parlamentuak agindu bat egin diola" esan du Aitor Estebanek hitz egiteko izan duen tartean. Zentzu berean, bozeramaile jeltzaleak Euzko Abertzaleak taldearen proposamena honela laburbildu du. "Hitz gutxitan,hauxe da herriaren adierazpenaren gehiengoaren borondateak Ganberaren proposamen zehatz batean laburbildu duena".
Estebanek deitoratu duenez gaur egun "ez dago jakiterik Lege izaera ez duten agindu askorekin zer gertatzen den", hauen artean Legez Besteko Proposamenak, Mozioak, Ebazpenak eta Taldeen Ebazpen Proposamenak, urtero egin ohi den Politika Orokorreko Eztabaida moduko eztabaida "zentralak" egin ondoren. Gaineratu duenez "hori ez da existitzen ez den edo ezinezkoa den zerbait", beste Parlamentu batzuetan, Eusko Legebiltzarrean kasu, aspalditik egiten delako.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10