Prentsa Aretoa
2017/03/09
EAJ-PNVk proposatuta, Kongresuak bere kezka adierazi du Angolako prozesu demokratikoaren garapenaren aurrean
Kanpo Gaietarako Batzordeak babestu du EAJ-PNVk aurkeztu eta Aitor Estebanek aldeztu duen Legez Besteko Proposamena.
“Diputatuen Kongresuak Angolan bake akordioek ireki zuten prozesu demokratikoaren garapenak eragiten dion kezka adierazten du"; hauxe da Euzko Abertzaleak Taldeak gaur aurkeztu duen Legez Besteko Proposamenaren bederatzi puntuetako lehena. EAJ-PNVren proposamena Kanpo Gaietarako Batzordeak babestu du gaur, eta testua Parlamentuko Talde guztiek adostu dute.
Ekimenaren defentsan Aitor Estebanek baieztatu duenez "Angolak gero eta garrantzi handiagoa du Afrikako esparruan eta baita Europakoan ere" eta gaineratu duenez "abian jarri duen demokratizatze prozesua auzitan egon daiteke gaur egun". Hortik dator Euzko Abertzaleak taldeak aurkeztu duen proposamena.
“Angola herriarekin dugun lankidetza eta adiskidetasun harremana gogoan, hedabide ezberdinen aldetik herrialde hartan ematen ari den indarkeriari buruzko albisteek eragiten diguten kezka adierazi nahi dugu, eta prozesu demokratiko batean ezinbesteko diren elementu batzuk gogoratu nahi ditugu" laburbildu du bozeramaile jeltzaleak.
Amaitzeko, Estebanek era berean baieztatu du aurtengoa "urte garrantzitsua" izango dela Afrikako herrialde horrentzat, hauteskunde orokorrek definituko baitute "bake prozesu hau ontzat eman daitekeen edo dena galdutzat eman behar ote den". Horregatik, onartutako proposamen horren bidez "eragile politikoei eta hiritarrei eskatzen zaie prozesuaren garapen normala eta prozesuaren aitortza balioetsiko dituzten estandar demokratikoak berma ditzatela ”.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10