Prentsa Aretoa

2017/03/09

Mikel Legarda aho batez aukeratu dute Segurtasun Indarrak helburu politikoekin erabiltzearen inguruko ikerketa egiteko deitu den Batzordeko buru

Batzordea behin eratuta, Legardak EAJ-PNVrengan jarritako konfiantza eskertu du eta Taldeei eskatu die "kortesia gal ez dadila", bereziki "batzordean hitz egingo dutenekin" eta gomendatu du "ondorioak adierazpenak baino lehen eman ez daitezela".

rss Ezagutzera eman
Mikel Legarda aho batez  aukeratu dute  Segurtasun Indarrak helburu politikoekin erabiltzearen inguruko ikerketa  egiteko deitu den Batzordeko buru

ARGAZKIA JAITSI

Mikel Legarda EAJ-PNVren taldeko bozeramaile ondokoa aho batez aukeratu dute Barne Ministerioan, Fernandez Díaz Ministroaren agindupean, helburu politikoekin Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoen efektiboak, bitartekoak eta baliabideak erabiltzeari buruzko Ikerketa Batzordeko buru.

Batzordea eratu ondoren eta hedabideei eginiko adierazpenetan, Legardak gogoratu du Batzordearen helburua dela "gertakarien eta horiek eragin zuten pertzepzio ezkorraren arteko harremana neurtzea" eta gaineratu duenez "behar bada, gertakari batzuek beste batzuetara eramango gaituzte" baina ohartarazi duenez "Ikerketa Batzorde honek, esparru zabala izan arren, zehatza ere badu, eta ezin da bihurtu AEBko Kongresuan `Arrantza Espedizio´ deitzen dutena, hau da, ezin da kausa unibertsala izan".

Era berean, diputatu jeltzaleak Parlamentuko Taldeei eskatu die "kortesiarik gal ez dadila, bereziki adierazpenak egitera joango direnekin" eta "ondorioak adierazpenak  eta gertakari eta ebidentziak baino lehen eman ez daitezela".

Amaitzeko, Legardak gogoratu du Batzordeko Mahaiak "lanak antolatzeko eginkizuna" duela eta  erabakiak kide guztien arteko adostasunez hartuko direla, kide bakoitzaren botoak berdin balio duelako”.

Batzordeko presidente izendatu berriak era berean jakinarazi du hurrengo bilera hilaren 21ean izango dela batzordearen lan plangintza ezartzeko.

 

Gure Legebiltzar Taldea