Prentsa Aretoa
2017/03/13
Aitor Estebanen aburuz A9ren galdeketari buruzko epaiak "ez luke sekula gertatu behar"
Diputatuen kongresuko bozeramaile jeltzaleak EAJ-PNVren "elkartasuna" adierazi die Mas, Ortega eta Rigauri, eta gogora ekarri duenez "arazo politikoak elkarrizketa bidez konpondu behar dira, ez epaitegietan"
EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldeko bozeramaile Aitor Estebanek A9ren galdeketari buruzko epaia ezagutu ondoren hedabideei eginiko adierapeenetan esan duenez "epaiak ez luke inoiz gertatu behar izan”.
Sabin Etxetik bertatik, Estebanek EAJ-PNVren elkartasuna adierazi die Artur Mas president jaunari eta Joana Ortega eta Irene Rigau kontseilari andreei, eta berriz azpimarratu duenez "gai politiko baten aurrean gaude eta ez zen sekula Epaitegietara eraman behar, auzi hori elkarrizketaren bidez konpondu behar da”.
Bozeramaile jeltzaleak azpimarratu duenez Juan Mari Atutxa Eusko Legebiltzarreko presidente ohiarekin gertatu zen bezala, bera ere gaitasungabetua izan zelarik , "bilatu nahi izan den gauza bakarra izan da Catalunyako Parlamentek adierazitako borondatea betetzea" eta zentzu berean ohartarazi duenez "beste batzuek hartuko dute lekukoa gizarte demokratiko batean naturaltasunez egin behar dena lortzeko, hau da, Catalunyak bere borondate politikoa eta etorkizunerako nahi duena askatasunez eta demokrazian adierazterik izan dezan”.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10