Prentsa Aretoa
2017/03/15
Gobernuak Parlamentuarekiko erakusten duen jarrera aurpegiratu dio Estebanek Rajoyri aurrekontuetako betoa eta Lege Dekretuak "gehiegi" erabiltzen dituela esanez
Jeltzaleen bozeramaleak "aitzakiatzat" jo du Euskal Ganberako ordezkaritzak amiantoaren biktimei konpentsatzeko aurkeztu zuen ekimena izapidera ez onartzeko, Gobernuak aurrekontu kreditua igo behar dela esanez erabili zuen argudioa. Ekimen hori bigarrenez erregistratua izan da gaur Kongresuan
Aitor Estebanek, EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak Taldeko bozeramaileak, Mariano Rajoyri aurpegiratu dio Gobernuak aurrekontuei betoa gehiegitan aurkezteko eta Dekretu Legeak neurrigabe erabiltzeko duen "jarrera". Estebanek,aldi berean, Espainiako Gobernu buruari leporatu dio Parlamentuko Taldeen Lege Proposamenak eztabaidatzeko eta onartzeko prozesuak "geldiarazten" dituela zuzenketa epeak etengabe luzatzearen bidez.
Eusko Legebiltzarreko ordezkaritza batek Diputatuen Kongresuan amiantoaren biktimei konpentsazioa emateko funtsa sortzea eskatzeko Lege Proposamena bigarrenez erregistratu duen egun berean, Aitor Estebanek "aitzakiatzat" jo du Espainiako Gobernuak ekimen hau Euskal Ganberak lehen aldiz onetsi zuen aldi hartan ekimena izapidera ez onartzeko aurrekontu kreditua igo beharra argudiatuz erabili zuen arrazoia. "Aitzakia horrek ez du balio, arazoa oso handia da eta Estatu osoan gero eta kaltetu gehiago daude" esan du Aitor Estebanek.
Bozeramaile jeltzaleak era berean salatu du Gobernuak aurrekontuen betoa "gehiegi" erabiltzen duela eta zentzu honetan gogoratu du beto hori 21 alditan erabili duela,hau da, 6tan izan da Autonomi Erkidegoek aurkeztutako Lege Proposamenetan eta 15 izan dira Parlamentuko Taldeek aurkeztutako proposamenetan. Zentzu berean, Estebanek kritikatu du Lege Egitasmoen ordez Dekretuak aurkezten dituela Konstituzioak Lege Dekretu horiek salbuespen kasuetan eta premia larria dagoenean aurkezten direla ezarri arren.
Amaitzeko, Talde Popularrari deitoratu dio "sozialisten laguntzarekin eta batzuetan Podemos eta Ciudadanos taldearekin batera", Ganberan Legeak eztabaidatzea eta onartzea eragozten duela, izapidera onartu diren Lege Proposamenei zuzenketak aurkezteko epeak etengabe luzatuta. Esate baterako, hori gertatu izan da Sekretu Ofizialei buruzko Lege Proposamenarekin edo Auzitegi Konstituzionalaren aldarazpenari buruzko Lege Proposamenekin, proposamen biak Euzko Abertzaleak taldeak aurkeztuak izan direlarik.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10