Prentsa Aretoa
2017/03/16
Euzko Abertzaleak taldeak Forondan 24 orduko zerbitzua berrezartzeko aurkeztu duen ekimena onartu dute
Sustapen Batzordeak aldeko 20 botorekin eta PPren kontrako botoarekin onetsi du EAJ-PNVk aurkeztu duen Legez Besteko Proposamena, alde batetik, Mugako Ikuskaritza Guneari aldi baterako ezarritako etenaldia kentzea eskatzeko eta, beste alde batetik, aireportuaren operatibotasuna bermatzeko behar diren giza baliabideak eta baliabide teknikoak jartzea exijitzeko
Diputatuen Kongresuko Sustapen Batzordeak EAJ-PNVren Legebiltzar Taldeak aurkeztu duen ekimena babestu du Forondako Aireportuan 2012 urtean kendu zen 24 orduko zerbitzua berrezartzeko.
Ekimen hau bultzatu duen Iñigo Barandiaran diputatu jeltzalea pozik agertu da Legez Besteko Proposamena onartu delako,bere ustez "ez baitzen zentzuzkoa hegazkinik eta bidaiaririk gabeko aireportuak zabalik mantentzea eta, horren aurrean, Forondaren kasuan bezala, urterik urtera gero eta merkantzia eta bidaiari gehiago dituztenei murrizketa jartzea".
Diputatu jeltzaleak EAJ-PNVk aurkeztu duen proposamenaren alde esan duenez "Gasteizko aireportuaren potentzialak 24 ordutan zabalik egotea eskatzen du". "Ordutegian ezarritako mugekin eta giza baliabide eta baliabide tekniko urriekin eta Mugako Ikuskaritza Gunea kenduta ere, argi geratu da ezaugarri bikainak dituen azpiegitura dela" baieztatu du Barandiaranek.
Hori dela eta, PSOErekin adostu eta Podemos, ERC eta Talde Mistoak babestu duten Legez Besteko Proposamenak Espainiako Gobernuari eskatzen dio "MIGari aldi baterako ezarritako etenaldia kentzea eta berehala irekia izan dadila" era berean eskatzen da "aireportuaren garapena eta lehiakortasuna ahalbidetuko duen tasa politika" eta "behar besteko giza baliabideak eta baliabide teknikoak bermatzea aireportua erabat operatibo egon dadin".
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10