Prentsa Aretoa

2017/03/16

Euzko Abertzaleak taldeak Estiba Dekretua babesten du "Gobernuak hartutako konpromisoek langileen eskubideak bermatzen dituztelako eta portuen lehiakortasuna ahalbidetzen dutelako"

Iñigo Barandiaranek ezbai honetan inplikatutako eragile guztiak kritikatu ditu "inork ere ez dituelako alternatibak edo konponbideak planteatu, eta hauxe ez da benetako arazo baten aurrean ezkutatzeko ordua"

rss Ezagutzera eman
Euzko Abertzaleak taldeak Estiba Dekretua babesten du

ARGAZKIA JAITSI

Parlamentuko EAJ-PNVren Taldeak gaur iragarri du Diputatuen Kongresuan bozkatuko den Estibaren Erret Dekretua babestuko duela.

“Gobernuak bere egin ditu Erret Lege Dekretuari erantsitako konpromisoak eta horiek bat egiten dute guk exijitutako parametroekin" baieztatu du Iñigo Barandiaran Sustapen gaietarako bozeramaile jeltzaleak. Zentzu berean aipatu ditu langileen giza eskubideen bermeak eta Gobernuaren inplikazioa, eskaintzen diren laguntza sozialetan eta akordio hauek gainbegiratzeaz arduratzen den hiruko batzordean duen parte hartzean gauzatzen direnak. Era berean "portuen lehiakortasuna ahalbidetzea lortu da, hauek ez dutelako laneko pasiboen kosteak beren gain hartu behar izango" esan du.

Dekretua baliozkotzeko eztabaidan hitz egiteko izan duen tartean, Barandiaranek baieztatu du honakoa ez dela "benetako eta premiazko arazo baten aurrean ezkutatzeko momentu egokia, Europak emaniko epaiak neurri batzuk aplikatzera derrigortzen du. Neurri horiek denek eztabaidatzen dituzte baina inork ez du alternatibarik planteatzen" salatu du Barandiaranek.

Amaitzeko, diputatu jeltzaleak adierazi duenez "zalantzan jartzen dugu etorkizuneko akordio batek oraingo proposamenaren eduki materiala gaindituko ote duen".

 

Gure Legebiltzar Taldea