Prentsa Aretoa

2017/03/21

Diputatuen Kongresuko osoko bilkurak izapidera onartu du EAJ-PNVko Legebiltzar Taldeak Hiritarren Segurtasuna Babesteko Legea aldarazteko aurkeztu duen proposamena

Mikel Legardak salatu duenez `Mozal Legea´ izenarekin ezagutzen dena "arriskugarritasunaren eta mesfidantzaren zigor zuzenbide" bilakatu da.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Mikel Legarda jeltzaleek planteatu duten erreformaren egileak salatu duenez indarrean dagoen lege honek, PPren gehiengo absolutuarekin onartua izan zen eta `Mozal Legea´ izenarekin ezagutzen denak, "segurtasuna politika kriminalaren barruan lehenesten den kategoria bihurtzen du, Estatuak eta botere publikoek eskura dituzten baliabide eta tresnekin defendatu behar duten zerbait balitz bezala, prebentzio lana areagotuz eta arau hausteak nabarmen igoz". Azken finean, Hiritarren Segurtasunerako Legea, Legardaren esanetan "Arriskugarritasunaren eta mesfidantzaren zigor zuzenbide bilakatu da".

Hori dela eta, "hiritarren segurtasuna eskubide eta askatasunak baliatzeko baldintza eta ez baldintzatzaile" izan behar duenez, Euzko Abertzaleak taldeak Partido Popularraren Hiritarren Segurtasun Legearen 44 arau aldaraztea proposatu du.

Zentzu berean diputatu jeltzaleak adierazi duenez "proportzionaltasun eta zilegitasun printzipioa dira hiritarren askatasunak segurtasun arrazoiengatik mugatzeko orduan kontuan hartu behar diren ildo nagusiak" eta gaineratu duenez "proportzionaltasun printzipioa da segurtasunaren eta askatasunaren arteko oreka ideiaren adierazpen juridikorik aipagarriena”. Eta, hor daude,hain zuzen, EAJ-PNVk planteatzen duen testuan eskubide eta askatasunen alde proposatzen diren aldarazpen asko, besteak beste bat bateko manifestazioei dagozkionak, indarrean dagoen legearen arabera zigorgarriak direnak, edo Kongresuaren eta Senatuaren aurrean eginiko bilerak edo manifestapenak zigor larritzat ez jotzeko egiten den planteamendua.

Adierazpen eta informazio askatasunari dagokionez, agintarien edo Segurtasun Indarretako kideen irudi edo datu pertsonal edo profesionalak erabiltzea arau-hauste larritzat ez jotzea proposatzen da "informazioa baimenik eman gabe emateko eta jasotzeko debeku orokor eta prebentiboa suposatzen duelako eta, horren bidez, ez dira errespetatzen Auzitegi Konstituzionalak berak exijitu dituen proportzionaltasun eta neurritasun printzipioak”.

Amaitzeko, diputatu jeltzaleak azaldu du Euzko Abertzaleak taldeak egin duen proposamenean "prozedura zilegi eta eraginkorra" ezartzen duela mugako itzulketak egiteko, giza eskubideen nazioarteko araudia eta nazioarteko babeserako araudia errespetatua eta giza eskubideak babesten dituzten erakundeek behin eta berriz egin dituzten eskakizunei erantzunez. 

Gure Legebiltzar Taldea