Prentsa Aretoa
2017/03/29
Agirretxeak Montserrat Ministro andreari exijitu dio "gaia bere esku har dezala" eta "albait arinen" telefono konpainiekin batzar dadila 016ra eginiko deiak automatikoki ezabatuak izan daitezen
Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeko Berdintasun gaietarako bozeramaileak kritikatu duenez, hilabetea igaro da Ministro andrea telefono konpainiekin eseri gabe. "Konpon ezazu egoera hau, genero indarkeriari ezin diogu abantailarik txikiena ere eman" esan dio
Joseba Agirretxeak, EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldeko Berdintasun gaietarako bozeramaileak Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministro Andreari exijitu dio gaur "gai hau bere esku hartzea" eta "albait arinen" telefono konpainiekin batzar dadila, 016ra egiten diren deiak automatikoki ezabatzeko gaiari heltzeko.
Espainiako Gobernuari kontrola egiteko bilkuran, Agirretxeak esan du iragan urtean tratu txarrak jasaten dituzten emakumeak eta beren familiak artatzeko telefono bidezko zerbitzuan 85.000 dei erregistratu zirela, eta gaineratu duenez horietako askorentzat "arazo larria" izan daiteke deiak beren telefonoetan erregistratuta geratzea. "Erasotzaile askok, indarkeria fisikoaz gain kontrola eragiten dute eta,jakina, beren bikoteen telefonoak erregistratzen dituzte" esan du diputatu jeltzaleak. "Estres egoeran, larritasun egoeran dauden emakumea, ez dago irteera deien erregistrotik deiak ezabatzeko moduan. Genero indarkeriari ezin diogu abantailarik txikiena ere eman" baieztatu du Agirretxeak.
Zentzu honetan eta Dolors Montserrat Ministro andreak telefono konpainiekin batzartuko zela iragarri zuenetik hilabetea igaro dela kritikatu ondoren, Joseba Agirretxeak Ministroari eskatu dio egoera konpontzea "zure erantzukizuna delako".
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10