Prentsa Aretoa
2017/03/29
EAJ-PNVk elkartasuna adierazi dio Francesc Homsi eta bere ondoan izan da diputatu gisa agur esan duenean
Aitor Estebanek erreguzkoa kritikatu du eta elkarrizketa aldarrikatu du PDeCAT eta ERCrekin batera eman duen prentsa aurrekoan.
EAJ-PNVren taldea Francesc Homsen ondoan izan da gaur, orain arte Kongresuan PDeCAT taldeko bozeramailea izan dena, diputatu gisa agur esan duenean. Homsek berak azaldu bezala, Ana Pastor Kongresuko Presidente andreak A9koagatik gaitasungabetua izan dela jakinarazi dio eta,ondorioz, orain arte izan duen eserlekua utzi du.
Aitor Estebanek, Euzko Abertzaleak taldeko bozeramaileak, Homsi adierazi dio EAJ-PNVren elkartasuna eta azken honek PDEeCAT eta ERC taldeetako Diputatuekin eman duen prentsa aurrekoan izan da. Estebanek, epaiketaren eta ebazpenaren zioak "politikoak" direla esan ondoren Francesc Homsi erreguzkoa eman izana kritikatu du "erreguzkoak daude,hain zuzen, gai politiko bat esparru judizialera eraman ez daitezen" esan du.
Bozeramaile jeltzaleak zentzu berean azaldu duenez "ez da deliturik egin, parlamentuak eginiko agindua betetzeko eta Catalunyako herritarrei ahotsa emateko asmoa da hemen epaitu dena".
Aitor Estebanek elkarrizketa aldarrikatuaz amaitu du "Arazo politikoa bere horretan dago eta konpontzeko modu bakarra da elkarrizketaren bidez eta aurre eginez. Dei bat egiten dut etorkizun hurbilean honela izan dadin”, adierazi du.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10