Prentsa Aretoa

2017/03/30

Euzko Abertzaleak taldeak Ertzaintzaren EPEa desblokeatzeaz gain Euskadiko Poliziaren autonomia eta berezitasuna aitortuak izatea lortu du

“Eperik jarri gabe" Ertzaintzarako Enplegu Eskaintza Publikoaren iraunaldia Segurtasun Batzordeak ezarritakoa betetzeko "behar bezain luzea izango da" , Ertzaintzaren 25.eta 26. promozioak barne.

rss Ezagutzera eman
EAJ, PNV, congreso, ertzaintza, ope, oferta, emple

ARGAZKIA JAITSI

Diputatuen Kongresuko Euzko Abertzaleak taldeak, Espainiako Gobernuarekin adostu duen akordio baten bidez lortu du Estatuak Euskadiko Polizia Autonomoak bere plantilla kudeatzeko eta/edo berritzeko duen berezitasuna eta autonomia aintzat hartzea eta aitortzea. Akordio honen ondorio zuzen gisa, bihar bertan eta Ministroen Kontseiluak onartuko duen Erret Dekretu batean jasoko den klausula baten bidez, desblokeatuta geratuko dira Espainiako Gobernuak  berak errekurtso bidez  blokeatu zituen Ertzaintzaren 25. eta 26. promozioak. Zentzu berean, Euskal Autonomi Erkidegoaren eta Estatuaren arteko aldebikotasuna aitortuko da, EAJ-PNVk eta Eusko Jaurlaritzak behin eta berriz planteatu duten eskakizuna.

EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldeko bozeramaile Aitor Estebanek berak azaldu duenez, honen bidez "oso gai delikatua konpontzea lortu da, Ertzaintzaren plazak  berritzeko jarri ziren arazoak,hain zuzen". Gai hau izan da Estefanía Beltrán de Heredia Segurtasuneko Sailburuak berak behin eta berriz azpimarratu duen gai bat, ezinbesteko baldintza delako Ertzaintzaren plantilla berritzeko ezinbestean egin behar dena era ordenatuan egin ahal izateko".

Konponbidea gauzatuko da bihar bertan Ministroen Kontseiluak Enplegu Publikorako Eskaintzari buruz onartuko duen Erret Dekretuan  klausula berezia sartuaz. Testu horretan adierazten da hemendik aurrera eta "epea zehaztu gabe" Euskadiko Polizia Autonomikoaren eskaintza publikoa "Segurtasun Batzordearen Akordioa betetzeko behar bezain luzea" izango dela. Klausula hori berori aplikatu ahalko zaie Ertzaintzaren 25. eta 26. promozioei,  hauek direlarik Espainiako Gobernuak errekurritu zituenak.

Aurrekontuei dagokienez, bozeramaile jeltzaleak adierazi du "akordioren bat arakatzeko borondatea" egon badagoela eta "esparru batzuetan ematen du Espainiako Gobernuak ahalegina egiteko asmoa duela, baina oraindik asko dago zentzu horretan ibiltzeko". "Azken momenturaino eta kanpaina entzun arte ezustekoak egon daitezke eta ezin da ezer aurreratu" azpimarratu du Estebanek, baina gaineratu duenez "elkarrizketa badago eta haiek eta guk ondo baino hobeto ezagutzen ditugu elkarren jarrerak. Ertzaintzaren EPEari eginiko iraina zuzentzea bezalako keinuek bidea lauago egiten dute,baina ikusiko dugu gogobetetzeko moduko akordio batetara iritsi ahal garen".

Gure Legebiltzar Taldea