Prentsa Aretoa

2017/04/04

Aitor Estebanek Rajoyri ohartarazi dio oraindik "asko dagoela esateko" eta EAJren bost botoak bere alde ez dituela

Kongresuko bozeramaile jeltzaleak esan duenez "borondatea eta gogoa" badago akordio bat lortzen saiatzeko, baina azpimarratu duenez "gaur bertan Euzko Abertzaleak taldeak osoko zuzenketa aurkeztuko lieke Aurrekontuei"

rss Ezagutzera eman
Aitor Estebanek Rajoyri ohartarazi dio oraindik

ARGAZKIA JAITSI

Diputatuen Kongresuko Euzko Abertzaleak taldeko bozeramaileak gaur baieztatu duenez EAJ-PNVk Estatuko Aurrekontu Nagusiei buruz "akordio batetara iristeko borondatea" duen arren, oraindik "esateko asko dago" eta Mariano Rajoyri ohartarazi dionez "osoko zuzenketak aurkezteko epea gaur amaituko balitz, Euzko Abertzaleak taldeak halako bat planteatuko luke".

Estebanek hala erantzun dio Espainiako Gobernuko Presidenteari, iragan den asteburuan Euzko Abertzaleak taldearekiko akordioa egintzat jo duelako eta bost diputatu jeltzaleek Aurrekontuak babestuko dituztela suposatu duelako. "Letrak ikasi ditu" esan du Aitor Estebanek Mariano Rajoyri buruz "Euskadin batuketa egiten denean 170 ematen du eta ez dakit nik eta erdi ere ote den" . “Presidenteak jakin daki gaur egun EAJren bost botoak ez dituela bere alde, eta uste dut halako adierazpenek ez diotela akordio bati laguntzen" gaineratu du.

Espainiako Gobernuarekiko negoziaketaren inguruan mahai gainean dauden gaiez galdetuta, Aitor Estebanek "gutxieneko zuhurtzia" eskatu du "politikan onuragarri jotzen ditugun akordioek emaitzak eman ditzaten". "Aurreko legealdian ia hamar minuturo prentsa aurrekoak eginez eman zen ikuskizuna ez da ona halako gauzak onik irten daitezen" adierazi du.

Era berean esan duenez "oraindik ikusi behar dugu gai batzuk EAOetan nola jasotzen diren,eta guk izapide prozesuan sar genitzakeen zuzenketa batzuen aurrean Espainiako Gobernuak zer nolako jarrera hartzen duen ikusi nahi dut". “Egia da negoziatzeko borondatea dugula, akordio batetara iristen saiatuko garela,baina gaur bertan osoko zuzenketa aurkezteko epea amaituko balitz, egin egingo genuke" amaitu du.

Gure Legebiltzar Taldea