Prentsa Aretoa
2017/04/11
Euzko Abertzaleak taldeak `BEZik gabeko produktuen salmenta sustatzen duten publizitate kanpainak debekatzea proposatu du"
Legez besteko Proposamenaren bidez, jeltzaleek kritikatu dute halako estrategia komertzialak "egiazkoak ez izateaz gain", "kaltegarriak" direla "hiritargoa zergak ordaintzeko derrigorrez kontzientziarazteko"
EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldeak BEZa ordaintzetik salbuetsita dauden produktuak saltzeko egiten diren estrategia komertzialak debekatu nahi ditu.
EAJ-PNVk Legez besteko Proposamenean baieztatu du "kezka handiz" ikusi dituela merkatal zentro handietan `BEZik gabeko egunak´ `Aurrez ezazu BEZa´, `BEZa kenduko dizugu´ moduko lemapean egiten diren publizitate kanpainak, jeltzaleen aburuz "kaltegarriak direlako hiritargoa zergak ordaintzeko derrigorraz kontzientziarazteko orduan eta,gainera, kanpaina horiek egiazkoak ez direlako".
Euzko Abertzaleak taldeak ekimena arrazoitzeko orduan adierazi du halako publizitatearekin "BEZaren inguruko pertzepzio okerra" bultzatzen dela eta ez dela eredugarria "herritarren artean zergak ordaintzeko derrigorra sustatzeko". Euzko Abertzaleak era berean azaldu duenez "denda hauetan egiten den erosketa bakoitzean BEZa ordaindu behar da,nahiz eta publizitate kanpainak kontrakoa esan, beraz, publizitate hori ez da egiazkoa". Zentzu honetan gogoratu denez "promozio eskaintzek produktuaren prezioa merkatu ahalko dituzte baina ez da onargarria izango produktu bat BEZa ordaintzetik salbuestea, saltzaileak bere produktua merkeago saldu nahi dituelako".
Azken finean, Euzko Abertzaleak taldeak Publizitateari buruzko 34/1998 legea, azaroaren 11koa, eta lehiakortasun desleiala eta publizitatea aldarazteko 29/2009 legea, abenduaren 30eakoa aldaraztea eskatu du BEZik gabeko salmenta iragartzeko publizitate kanpainak debekatzeko "ekonomiaren funtzionamendu gardena kaltetzen duelako eta solidariotasunarekin eta zintzotasunarekin zerikusirik ez duten baloreak sustatzen direlako". Gainera "ez diote ekarpenik egiten gizarte babeserako sistema indartsuaren eraikuntzari" eta "ez dute laguntzen gizarte bidezko eta solidarioagoa garatzen".
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10