Prentsa Aretoa

2017/04/24

Euzko Abertzaleak taldeak urtera iristen ez diren familia harreretan amatasun eta aitatasun baimenekin ematen den diskriminazioarekin amaitu nahi du

Aurkeztu duen Lege Proposamenaren bidez, EAJ-PNVk gutxieneko lau asteko baimena ezarri nahi du "adingabea familian behar bezala integratzeko"

rss Ezagutzera eman
Euzko Abertzaleak taldeak urtera iristen ez diren familia harreretan amatasun eta aitatasun baimenekin ematen den diskriminazioarekin amaitu nahi du

ARGAZKIA JAITSI

EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak Taldeak Lege Proposamena aurkeztu du urtera iristen ez diren familia harreretan amatasun eta aitatasun baimenekin dagoen diskriminazioarekin amaitzeko.

Ekimenean azaldu duten bezala, familia harrera da, hainbat arrazoirengatik, gurasoek beren seme-alabak aldi baterako edo behin betiko zaintzerik ez dutenean neska eta mutilak instituzionalizatzea saihestea bilatzen duen errekurtsoa. Espainiar estatuan urtero zortzi mila adingabe sartzen dira harrera erregimenean eta hauetatik %30 dira familia harreran sartzen direnak.

Jeltzaleek baieztatu dutenez "harrera familiek betetzen duten eginkizun garrantzitsua gogoan izanda, beharrezkoa da adingabeari berehalako artatzea eskaintzea, harrerarako aurreikusi den denborari begiratu gabe". "Babesgabeko egoerari erantzuteko ez dago familia esparruan eman daitekeen babesa baino mekanismo garrantzitsuagorik" azpimarratu dute. Euzko Abertzaleak taldeak bere proposamenean azpimarratzen duenez "adingabea hartzen duen familia baten derrigorra behar bezala betetzeko" -adingabearen ongizatea eta interes gorena zaintzea, bere konpainian izatea, elikatzea, heztea eta inguru afektiboan prestakuntza integrala eskaintzea harrera familian erabateko parte hartzea duela bermatzeko- “argi dago harrera familiek amatasun,aitatasun edo adopzio helburuetarako zaintza kasuetarako aurreikusten diren baliabideak izan beharko lituzketela, harrera hauek urtetik beherako eperako direnean ere".

Azken finean, Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak proposatzen du Langileen Estatutuen testu bateginetik familia hartzaileetako gurasoei beren lan kontratuan urte betetik gorako muga ezabatzea, urtetik beherako harrera kasuetarako aurreikusten diren baimenak izan ditzaten. Era berean proposatzen da eskubide hauek harrera ebazpenean ezarritako klasifikazio eta epearen araberakoak izan daitezela eta gutxienekoa lau astekoa izan dadila, hori delakoan adingabea familian integratzeko behar den denbora eta,beraz, bere interes gorena bermatzekoa ere bai.

Gure Legebiltzar Taldea