Prentsa Aretoa
2017/04/26
EAJ-PNVren deiari erantzunez, Parlamentuko Talde guztiek minutu bateko isilunea egin dute Gernikako bonbardaketaren 80. urteurrenean
Aitor Estebanek "keinua" eskertu die Kongresuko eskaileretan batu diren alderdiei eta zentzu berean gaineratu duenez "faltan bota dugu Espainiako Gobernuaren esaldiren edo keinuren bat"
EAJ-PNVk eginiko deiari erantzunez, Parlamentuko Talde guztietako ordezkariek minutu bateko isilunea egin dute Diputatuen Kongresuko kanpoko eskaileretan, Gernikako bonbardaketaren 80. urteurrena bete den egunean.
16:00etan, erasoak hasi ziren ordu berean, PP,PSOE, Podemos, Ciudadanos eta ERC alderdietako ordezkariek eta Talde Mistoko hainbatek (PDeCAT, Compromis, EH Bildu eta Coalición Canaria) EAJ-PNVko diputatu eta senatarien deiari erantzun diote eta bonbardaketa krudel haren biktimak gogoratzeko elkarretaratzean izan dira, eraso haiek gaitzesteko eta bakea aldezteko.
40 bat diputatu eta senatari izan dira Euzko Abertzaleak taldeak egin dien proposamenari erantzun diotenak. Aitor Estebanek, Euzko Abertzaleak Taldeko bozeramaileak, bere taldearen izenean "keinua" eskertu du hedabideei eskainitako adierazpenetan. Hala ere, jeltzaleen bozeramaileak adierazi duenez, "faltan bota dugu hurbiltasun adierazpenen bat, keinuren bat, Espainian izan diren Gobernuen aldetik" .
“Garrantzitsua izan da Talde guztiak elkartzea eta gogoan daramatzagun bonbardaketen biktima guztiak gogoratzea, basakeria haren 80. urteurrenean eta bonbardaketak hasi ziren ordu berean" esan du Aitor Estebanek. “Gernika ondorengo gerrako sarraskien abiapuntua izan zen eta `postegia´ horrenbeste aipatzen den garai honetan Gernikak erreferente gisa balio digu gaur egun orduko erregimen frankista hiritarrak nahasten saiatu zelako bonbardaketen errua euskaldunei eta gorriei leporatuz. Gernika sinbolo bat da eta horregatik bilatu zuten, minik handiena egingo zuen tokian jo nahi izan zuten, euskaldunen sinboloan, eta horregatik biktimak gogoan eramango ditugu beti" adierazi du.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10