Prentsa Aretoa

2017/04/28

Mikel Legardak Estatuko Idazkariari eskatu dio bere Sailaren inguruan dagoen "zalantza mingarria" albait arinen argitzea

José Antonio Nietok Lezo Operazioaren inguruan egin duen agerraldian Euzko Abertzaleak Taldeko Barne gaietarako bozeramaileak azpimarratu duenez "deigarria da Pablo Gonzalezek egin duen bilera eskariari erantzuteko egon den premia", eta gaiari buruzko "datu guztiak" eskatu ditu

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Mikel Legardak, EAJ-PNV taldeko Barne gaietarako bozeramaileak Estatuko Segurtasun Idazkari José Antonio Nietori eskatu dio Ignacio Gonzálezen anaiarekin izan zuen bilera ezagutu ondoren bere Departamentuaren inguruan sortu den "zalantza mingarria" argitzen laguntzea.

Jose Antonio Nietok Diputatuen Kongresuko Barne gaietarako Batzordean egin duen agerraldian, Mikel Legardak baieztatu du "Pablo Gonzalezek bilera horren inguruan planteatu duenak" (hirugarren batzuekin izan zituen elkarrizketen bidez ezagutu da) "Estatuko Idazkaritzaren eta Gonzalez inguratzen duen guztiaren arteko hurbiltasun kutsua agerrarazi du”. Hori dela eta, Estatuko Segurtasun Idazkariari exijitu dio "gizartean sortu diren zalantza guztiak argitzeko beharko liratekeen datu guztiak ematea".

Legardak azaldu duenez topaketa horren inguruan ezagutzen den informazioa "zatituta dago eta testuingurutik kanpo adierazia izan da" eta zentzu berean baieztatu duenez "ezin dugu iritzi bat eman gora-behera guztiak ezagutu arte,eta hori gertatuko da sumarioaren sekretua altxatzen denean". Dena dela, Legardak era berean adierazi duenez "deigarria da Gonzalez jaunaren deia ordu gutxitan hartzea" eta "elkarrizketaren edukia ez dator bat Gonzalezek hirugarren bati bilera horretaz esan dionarekin".

Gure Legebiltzar Taldea