Prentsa Aretoa
2017/04/28
Euzko Abertzaleak taldeak ez die Estatuko Aurrekontu Orokorrei osoko zuzenketa aurkeztuko “Euskadirentzat oso onuragarria izan daitekeen akordio bat lortzeko aukera ematen delako”
Aitor Estebanek azpimarratu du Mariano Rajoy negoziaketan inplikatu dela eta bultzada eman diola, baina beste aldetik ohartarazi duenez “ez dugu baztertzen beste taldeek aurkeztutako zuzenketen alde egitea, oraingo aurreikuspenak beteko ez balira”
EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldeak ez die Estatuko Aurrekontu Orokorrei osoko zuzenketa aurkeztu “Euskadirentzat oso onuragarria izan daitekeen akordioa lortzeko aukera ematen delako”. Hala adierazi du Kongresuko bozeramaile jeltzale Aitor Estebanek, 14:00ak jota, Kongresuan eman dituen adierazpenetan, osoko zuzenketak aurkezteko epea itxi denean.
Estebanek Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko Presidentearen aldetik egon den “inplikazioa” eta “eman duen bultzada” azpimarratu ditu azken orduan “gai garrantzitsuak desblokeatu direlako eta akordiorako oinarriak ezarri direlako” nahiz eta akordio hori oraindik itxi ez den. Hori dela eta, Estebanek baieztatu du hurrengo egunotan EAJ-PNVk akordio hori lortzeko lanean jarraituko duela, baina zentzu berean ohartarazi duenez “ez da baztertzen” Eusko Abertzaleak taldeko bost diputatuek beste taldeek aurkeztutako zuzenketen alde bozkatzea, aurreikuspen horiek ezerezean geratzen baldin badira eta akordioa ixteko aukerarik ikusten ez bada.
“Aurrera egitea lortu dugu orain arte blokeatuta zeuden arlo batzuetan, baina oraindik hitz egiteko gai batzuk geratzen dira. Hurrengo egunotan agiriak lantzen jarraituko dugu eta negoziaketan arituko gara Euskadirentzat akordio onuragarri eta zentzuzkoa lortzeko” baieztatu du jeltzaleen bozeramaileak.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10