Prentsa Aretoa

2017/05/10

Barandiaranek de la Sernari exijitu dio interneteko bilatzaileetan izen ofizialak errespetatzea: “Muskiz Muskiz da, ez Somorrostro; eta Hondarribi ez da Fuenterrabia”

Diputatu jeltzaleak Sustapen Ministroaren aurrean salatu duenez Google Maps edo Guía Repsol modukoetan agertzen diren toki izen batzuek "erabiltzaileen artean nahasmena sortzen dute eta araudiak exijitzen dituen hizkuntza bermeak urratzen dituzte"

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Iñigo Barandiaran, EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak Talde barruan sustapen gaietarako bozeramaile jeltzalea denak Iñigo de la Serna Ministroari exijitu dio gaur "jarrera aktiboagoa" izan dezala "geografiaz ematen den informazioa kontrolatzeko". Era berean salatu duenez "Interneteko operadore batzuek ez dituzte errespetatzen hizkuntza koofiziala duten herrien izenak”.

“Muskiz Muskiz da, ez Somorrostro; eta Hondarribi ez da Fuenterrabía, Sopela ez da Sopelana, Xemein ez da Jemein Google Maps-en edo Repsol-en mapetan agertzen diren bezala. Hurrengo hauek ere ez dira gaztelaniazko grafiarekin idazten , hau da,txarto daude: Valmaseda (Balmaseda),  Gordejuela (Gordexola), Ciérvana (Zierbena), Guecho (Getxo), Mundaca (Mundaka), Oyarzun (Oiartzun), eta abar”, salatu du Barandiaranek.

Diputatu jeltzaleak baieztatu duenez "Izan daiteke Institutu Geografikoak udalerri eta eskualde bakoitzean onartutako toki izenekin behar den errespetua gordetzea, baina datu horiekin egiten den kudeaketak eta hirugarren batzuei ematerako orduan egiten denak araudiak eskatzen dituen bermeak bete gabe uzten dituzte”. Arau horiek jasota daude Azpiegiturei eta informazio geografikorako zerbitzuei buruzko 14/2010 Legearen Lehen Xedapen Gehigarrian.

Horregatik eta "izendapen batzuek erabiltzailearengan nahasmena sortzen dutelako", Barandiaranek Sustapen Ministroari "gutxieneko buru argitasuna" eskatu dio informazio geografiko hura kudeatzeko orduan. "Informazio geografiko hura errespetatzeak suposatzen du toki horietan bizi diren hiritarrak errespetatzen direla" amaitu du.

 

Gure Legebiltzar Taldea