Prentsa Aretoa
2017/05/10
Euzko Abertzaleak taldeak Moix kargutik kentzea eskatu du eta Catalári ohartarazi dio argi eta garbi egoera "ahulean" aurkitzen dela
Mikel Legardak Estatuko Fiskal Nagusiaren aurrean baieztatu duenez "Ustelkeria kasuetarako sekzioak hiritarren konfiantza berreskuratzea nahi bada, Fiskal Nagusia kargutik kendu beharko da"
Mikel Legardak, EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak talde barruan justizia gaietarako bozeramaileak, Ustelkeria borrokatzeko ataleko Fiskal Nagusia kargutik kentzea eskatu du gaur. "Moixek sinesgarritasuna galtzea ekarri du Ustelkeria borrokatzeko Fiskaltzara, eta hiritarren konfiantza bakarrik berreskuratu ahalko da Fiskal Nagusia kargutik kentzean" baieztatu du Estatuko Fiskal Nagusiaren aurrean.
Diputatuen Kongresuko Justizia Batzordean,zeinetan José Manuel Mazaz gain Justizia Ministroa ere izan zen, Legardak gogoratu du Ustelkeria kasuetarako Fiskal Nagusiaren izendapena "polemikaz inguratuta" egon zela Estatuko orduko Fiskal Nagusiak berak kargua uztea erabaki zuenean Moix Ustelkeria kasuetarako Fiskaltzarako izendatu nahi izan ez zuelako eta Moix kargu horretara izendatzeko erabakia Justizia Ministeriotik zetorrela jakitean. “Beste hautagaiak zeuden arren Manuel Moix kargu hartan kolokatzeko zegoen asmo temati hark beste asmo bat egon litekeelako susmoa sortarazi zuen: ikerketak kontrolatzea eta nolabait baldintzatu ahal izatea" esan du. Diputatu jeltzaleak era berean baieztatu duenez "susmoa gero eta handiagoa egin da Moixen beraren jardunagatik". Horregatik eskatu du Manuel Moix kargutik kentzea.
Halaber, Legarda oso kritikoa izan da Justizia Ministro Rafael Catalárekin eta ohartarazi dio "benetan egoera ahulean" aurkitzen dela. Zentzu berean gaineratu duenez "bere sinesgarritasuna erabat murriztuta dago".
Hitz horiek erabili ditu Diputatu jeltzaleak Ministroa hedabideetan "behin eta berriz" agertzen dela azaltzeko.Horiek gertakari guztiek "zure inguruko mesfidantza sortarazten dute justiziaren askatasuna eta Ministerio Fiskalaren autonomia zalantzan jartzera eraman gaitzaketelako" esan dio Legardak Ministroari. Diputatu jeltzalearen ustetan gai hauek "banaka azalduta ulergarri izan daitezke,baina osotara aztertuta are eragin handiagoa dute eta zure sinesgarritasuna gero eta murritzagoa da".
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10