Prentsa Aretoa
2017/05/16
Euzko Abertzaleak taldeak baiezkoa bozkatuko du Catalá Ministroaren, Estatuko Fiskal Nagusiaren eta Ustelkeriaren kontrako Fiskalaren kontrako gaitzespenetan
Kongresuko korridorean eginiko adierazpenetan, Aitor Estebanek baieztatu du bost diputatu jeltzaleek baiezkoa bozkatuko dutela PSOEk aurkeztuta, gaur arratsaldean eztabaidatuko den mozioan
EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldeak baiezkoa bozkatuko du Talde Sozialistak Justizia Ministroaren, Estatuko Fiskal nagusiaren eta Ustelkeria borrokatzeko fiskalaren gaitzespena eskatzeko aurkeztu duen mozioaren bozketan. Hala iragarri du Aitor Esteban Kongresuko jeltzaleen bozeramaileak, Bozeramaileen Batzarra amaitutakoan hedabideei eginiko adierazpenetan.
Estebanek baieztatu duenez “auzitan daude Catalá Ministroaren eta Fiskal Nagusiaren jarduna”, Ustelkeria borrokatzeko Fiskaltzaren baitan ezagutu izan diren gertakarien aurrean horien kontrako neurririk hartu ez dutelako. Jeltzaleen bozeramaileak Manuel Moix Ustelkeria borrokatzeko fiskalaren jarduna gaitzetsi du: “Hartu behar ez zituen erabakiak hartu ditu eta hiritarrengan erabateko mesfidantza eragin du” baieztatu du.
“Erabakirik hartu ez delako edo, gai hauetan guztietan Ministroaren parte hartzea noraino iritsi ote den ez dakigulako, berak ere eragina izan dezake”. Horregatik, Euzko Abertzaleak taldeak hiru gaitzespenen aldeko bozka emango du gaur arratsaldeko osoko bilkuran”.
Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak era berean gogoratu du Mikel Legardak, Euzko Abertzaleak taldeko Justizia bozeramaileak, Justizia Ministroaren aurrean iragan asteko agerraldian baieztatu zuela azken gertakariek “berarengan mesfidantza eragiten dutela” eta era berean esan zuen egintza hauek interpretatzeko orduan auzitan jartzen direla “Justiziaren askatasuna eta Ministerio Fiskalaren autonomia”.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10