Prentsa Aretoa

2017/05/17

Euskadiri eta Nafarroari jorratuko diren tratatuei buruzko informazioa emateko “mekanismoa” ezartzea exijitu dio Aitor Estebanek Kanpo Gaietarako Ministerioari

Bozeramaile jeltzaleak azpimarratu duenez “Tratatuen legean ezarritakoa ezin da paper bustian geratu”

rss Ezagutzera eman
Euskadiri eta Nafarroari jorratuko diren tratatuei buruzko informazioa emateko “mekanismoa” ezartzea exijitu dio Aitor Estebanek Kanpo Gaietarako Ministerioari

ARGAZKIA JAITSI

Aitor Esteban, Diputatuen Kongresuko EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldeko bozeramaileak Kanpo Gaietarako eta Lankidetza Ministerioari exijitu dio gaur “mekanismo bat ezartzea” ministerioan landuko diren nazioarteko tratatuen inguruko informazioa “Eusko Jaurlaritzarekin eta Nafarroako Gobernuarekin partekatu ahal izateko” eta “Euskadi eta Nafarroari dagokionez, Tratatuen Legean ezarritakoa paper bustian gera ez dadin”.

Estebanek gogora ekarri du Nazioarteko Tratatu eta Beste Akordioei buruzko 25/2014 legean, EAJ-PNVren taldearen eskariz Euskadiko foru erregimenari eta Nafarroako foru erregimenari buruz jasotako Xedapen Gehigarri bitan, ezartzen dela Euskadik eta Nafarroak parte hartuko dutela eskubide historikoen esparruan nazioarte mailan ezarriko den nazioarteko tratatua negoziatuko duen Espainiako ordezkaritzan.

Hori dela eta, eta “xedapen hauek klausula huts bihurtu ezin direlako”, Estebanek baieztatu duenez “informazioa emateko ohiko mekanismoa egon beharko litzateke”, bestela zaila delako Euskadiko eta Nafarroako gobernuek dagokion ordezkaritzako parte izateko interesa arrazoitu ahal izatea. “Orain arte egiterik ez dagoena epe laburrean egiteko aukera egon beharko luke” amaitu du.

Gure Legebiltzar Taldea