Prentsa Aretoa
2017/05/18
Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak Portuetako Zamaketarien Dekretuaren alde bozkatu du Bilbo eta Pasaiako portuen defentsa egitearekin batera
EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldeak gaur Diputatuen Kongresuan eztabaidatu eta onartu den Zamaketarien Erret Dekretuaren aldeko bozka eman du
Euzko Abertzaleak taldeko Sustapen gaietarako bozeramaile Iñigo Barandiaranek baieztatu duenez “Bilbo eta Pasaiako portuen defentsa eta Europa mailako Ebazpena Lege Dekretu baten bidez betetzea bideragarria dela ulertzea izan dira akordio batzuetara eraman gaituzten ardatz nagusiak”. Gabriel Aresti euskal poetaren hitzak gogoratuz, Barandiaranek euskal diputatuek “gai honetan eta beste hainbatetan” egin duten lana laburbildu du: “Nere aitaren etxea defendituko dut”, esan du.
Barandiaranek gaur bozkatu den testuan egin diren aldaketak eta aldarazpenak azaldu ditu eta ildo beretik adierazi duenez “lehenago Europako Epaimahai Gorenak ezarritako zigorrak saihestea beharrezko jotzen bazen, segurtasuna eta bideragarritasuna ere eman behar zaie portuen erregimen juridikoari eta, Euskadiri dagokion aldetik, Pasaia eta Bilboko portuei”.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10