Prentsa Aretoa

2017/05/29

Aitor Estebanek espetxe politika berria behar dela azpimarratu du, baina argi utzi du gai hori ez dela une honetan PPrekin negoziatzen ari

Bozeramaile jeltzaleak azpimarratu du EAJ-PNVk Gobernuari adierazi diola presoak hurbildu beharra dagoela Euskadin elkarbizitza finkatu ahal izateko

rss Ezagutzera eman
Aitor Estebanek espetxe politika berria behar dela azpimarratu du, baina argi utzi du gai hori ez dela une honetan PPrekin negoziatzen ari

ARGAZKIA JAITSI

Diputatuen Kongresuko EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldeko bozeramaileak gaur esan du une honetan ez dagoela PPrekin ETAren presoen egoerari buruzko negoziaketarik ematen ari, komunikabide batek gaur horixe baieztatu arren, baina esan du beharrezkoak direla espetxe politika berria eta politika horren aplikazio inteligenteagoa.

Bozeramaileen Batzordea egin baino lehenago egin dituen adierazpenetan, Aitor Estebanek esan du ez dagoela “ezer berririk” eta gainerat duenez “aurrekontuei buruzko negoziaketa prozesuan gai horiez da jorratu” EAJ-PNVren ustetan “konbentzimendutik etorri behar duen gaia delako, eta ez lege zehatz batean boto aldaketa egiten delako”. Zentzu berean, Estebanek gogoratu du Eusko Jaurlaritzak presoei buruz daukan planak,espetxeratuen urruntzea gehien jota Euskaditik 250 kilometrotara izatea aurreikusten duena. Lehenagotik ezagutzen den proposamena da, Eusko Jaurlaritzak iragan martxoan eman zuen ezagutzera eta, beraz “ez dago ezer berririk.

“Argi dago Ministroekin,Gobernuko Presidentearekin eta abarrekin hitz egiten ari garela, Euskadin elkarbizitza finkatzeko orduan presoak hurbiltzea onuragarria izango litzatekeela ikusarazteko, baina hori ez da une honetan egiten ari garen zerbait, aspalditik daramagun gaia delako” esan du Estebanek. Espetxe politika inteligenteagoa, ETAren behin betiko su etena ezarri eta ia 6 urte geroago eta iragan apirilean armagabetzea burutu ondoren, EAJ-PNVk betidanik egin izan duen aldarrikapena izan da.

Gure Legebiltzar Taldea