Prentsa Aretoa
2017/05/29
Mikel Legardak Barne Ministerioari buruzko ikerketa Batzordearen “blokeoa” eta “bat bateko heriotza” salatu du
“Argi dago ez dela halakorik egoterik nahi izan. Egiten dudan galdera da zertarako sortu ote zen” esan du PPk eta Ciudadanos taldeek batzordearen luzapena eragotzi dutela jakin ondoren
Mikel Legardak, Barne Ministerioaren erabilpen partidistari buruzko Ikerketa Batzorde barruan EAJ-PNVren bozeramailea izan denak gaur salatu du Batzordea “bat batean hil dela” PPk eta Ciudadanosek abendura arte luzatzeari ezetz esan diotela jakin ondoren, lanak antolatzeko bilkuran luzapen hori adostu zen arren. “Ez dago honen aurrekaririk. Argi dago ez dutela Batzorde hau egoterik nahi izan; galdetzen dudana da zertarako sortu zen” eta PP, PSOE eta Ciudadanos taldeak kritikatu ditu blokeoak eragin dituztelako agerraldiak gerta ez zitezen.
Legarda Ikerketa Batzorde horretako Presidente lanak egin ditu eta deitoratu duenez “gerta litekeela susmatzen nuen zerbait gertatu da, zoritxarrez,baina azkenean gertatuko ez zelako itxaropena ere banuen”. Hori dela eta, Bozeramaileen Batzordearen erabakia ezagutu ondoren komunikabideei egin dizkien adierazpenetan esan duenez “helburu bakar bat bete gabe itxi da” eta gaineratu duenez “blokeatuta egon da eta gehiengo batez exijitu da aldi berean ematen ari diren beste Ikerketa Batzordeetan exijitzen ez den zerbait, eta horregatik helburua bete gabe itxi dute”.
Legardak gogoratu duenez Espainiako estatuan egin ohi diren Ikerketa Batzordeak “bereziak” dira “gutxiengoaren organoak” izaten direlako eta “gertakari horrek bereziki baldintzatzen dituelako”. Baina era berean adierazi duenez “deigarria da Ganbera honetan parte hartzen ari diren Taldeek ez dutelako arazorik izan agerraldiak eta agiriak aldi berean aurkezteko eta, gaur ixten den batzordean kontrakoa erabili dute behin betiko ixteko”.
Legardak gogoratu du EAJ-PNVk beti aldeztu duela agiriak eta agerraldiak aldi berean ematea, baina PPk, Ciudadanos eta PSOE taldeek osatutako “gehiengoak” “beren arauak ezarri dituzte eta gaur egun behin betiko amaierarekin aurkitzen gara”. “Hiru taldek beren blokeoekin egoera hasi dute eta beste talde bik gauzatu dute”, amaitu du.
Batzordeak lanak ekainaren 8an amaituko ditu bere lanak eta une honetan erabaki behar du zer egingo duen lanak luzatuko ez direla ezagutzera eman ondoren. Horretarako gaurko deitu da lanak antolatzeko bilkura eta osoko bilkura amaitutakoan egingo da.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10