Prentsa Aretoa

2017/06/14

Euzko Abertzaleak taldeak abstentzioa bozkatu du Podemosek planteatu duen zentsura mozioaren bozketan

Oraingo Gobernuarekin dagoen “distantziak” eta Podemosen ekimenak berak eta aurkezteko moduek eragin dieten “konfiantza eskasak” justifikatzen dute bost diputatu jeltzaleek abstentzioa bozkatu izana

rss Ezagutzera eman
Euzko Abertzaleak taldeak abstentzioa bozkatu du Podemosek planteatu duen zentsura mozioaren bozketan

ARGAZKIA JAITSI

EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldeak abstentzioa bozkatu du gaur Diputatuen Kongresuan Podemosek aurkeztutako zentsura mozioaren inguruan egin den bozketan.

Ganberako bozeramaile jeltzale Aitor Estebanek atzokoan adierazi zuenez “gaur egungo Gobernuarekin nahiz eta distantzia handia egon, eta funtsezko gaietan distantzia hori izan badugu, Podemosen ekimenaren funtsak eta aurkezteko erabili diren moldeek eta epe laburrerako ezarri helburuek, ez digute babesa emateko besteko konfiantzarik sortarazten”.

Atzoko bilkuran Estebanek Podemos taldeari deitoratu zion ekimena beste Taldeekin adostu gabe planteatu izana eta “protagonismoa” bilatzea aurpegiratu zion “gehiengo alternatiboa osatzeko saiakera egin beharrean”. Era berean gaineratu zuen EAJ-PNVk eszeptizismoz begiratzen diela Podemosek estatu nazio anitzaren inguruan esan dituenei, eta zentzu berean ohartarazi zionez “inora ez doazen keinu hutsen politikak ez dauka inolako baliorik”.

Aldi berean, jeltzaleen bozeramaileak EAJ-PNV eta PPren artean dagoen distantzia azpimarratu zuen eta arrazoi batzuk eman zituen: “politika zentralista praktikatzeko duen joera, PPren inguruetan agerian geratu diren ustelkeria kasuak, Estatuaz duten bestelako planteamendua,Ministroren batek botere banaketaren printzipio demokratikoaren kontra doazen jardueretan ustez izan duen inplikazioa”. Baina Estebanek era berean gogoratu zuen PP ere badela “gaur egungo eragile politiko nagusia, hiritargoak hala erabaki duelako” eta berriro azpimarratu zuen EAJ-PNVk Diputatuen Kongresuan egiten duen lanaren helburu nagusiena dela “gure hiritargoarentzat kaltegarri jotzen ditugun politikak ezartzea eragoztea, gure hauteskunde egitasmoa, `Euskal Agenda´ deritzoguna betetzea eta printzipio demokratikoak aldeztea”.

Horregatik guztiagatik, EAJ-PNVk abstentzioa bozkatu du Podemosek aurkeztu duen zentsura mozioaren bozketan.

 

Gure Legebiltzar Taldea