Prentsa Aretoa

2017/06/19

Aitor Estebanek estatus berria planteatu du erdietsi beharreko helburu gisa, eta estatuko alderdiei “elkar ulertzeko borondatea” eskatu die helburu hori ahalbidetzeko

Onda Vasca irratiari eskainitako elkarrizketan jeltzaleen bozeramaileak baieztatu duenez “Madrilen lan egin beharko da gauza batzuk ahalbidetzeko beharko den elkar ulertze giroa sortzeko”

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeko bozeramaile Aitor Estebanek adierazi du autogobernu ponentzia eta ondorioz eratorriko den estatus berria direla hurrengo helburu nagusiak, eta estatuko alderdiei eskatu die hori erdiesteko beharko den elkar ulertze giroa ahalbidetzea. “Lan egin beharko dugu, elkar ulertzeko giroa sortu beharko dugu Madrilen gauza batzuk onartzeko behar den sentsibilitatea eman dadin”, baieztatu du.

Onda Vascari eskainitako elkarrizketan, Estebanek era berean gogoratu du oraindik transferitu gabe dauden eskumenak daudela. Ildo beretik aipatu du espetxe politika,baina ohartarazi duenez “gai hau ez da bozketa batekin nahastu behar; hau ez da unean uneko aldaketa, uste sendo batean oinarritutako praktika izan behar delako”. EAJ-PNVk Kongresuan hartu duen jarrerari dagokionez gogoratu duenez “une honetan dagoen akordio bakarra da 2017ko kontuak onartzekoa” eta baieztatu duenez “orain arte bezala jardungo dugu, legez lege eta ekimenez ekimen”.

Amaitu berri den asteburuan PSOEk egin duen Kongresuaz galdetu diotenean Aitor Estebanek esan du “ona“ dela “nazio aniztasunaz hitz egitea” baina ohartarazi duenez “Autonomi Erkidegoen Sistemaren 2. edizioak ez du inora eramaten”. Zentzu berean eta urte amaieran beste zentsura mozioa aurkezteko egon daitekeen aukeraren inguruan, jeltzaleek bozeramaileak zera erantzun du: “gaur egun planteatzen den egutegiak, Catalunyako erreferenduma hor dagoela, ez du aukera handirik ematen epe laburrean gehiengo alternatiboa egon dadin”. Estebanek era berean gogoratu du gehiengo hori eman dadin erreferenduma aldezten duten ERC eta PDeCAT eta EAJ-PNV bera batu beharko liratekeela.

Eta Catalunyako gaiaz, Estebanek baieztatu du “Estatuak erronka bat” izango duela eta irtenbidea bilatu beharko diola eta hori ez dela erreferendumarekin amaituko. Erreferendumaz esan duenez “ez du ematen inor amore emateko prest dagoenik” eta egoera deskribatzeko esan du “gero eta xake partida delikatuagoa” dela. “Presidentek deialdia egingo du, zalantzarik ez dut jende andana joango dela baina zalantzan daukat bozkatzearena” esan du.

Gure Legebiltzar Taldea