Prentsa Aretoa

2017/06/21

Aitor Estebanek Rajoyri eskatu dio Juan Mari Atutxari irain-ordea eskaintzea “egin zitzaion jazarpen politikoaren ordainetan”

Bozeramaile jeltzaleak salatu duenez Europak “zapalketa neurri batean konpondu duen arren, inhabilitazioa eta jazarpen politikoaren ankerkeria ez dizkio inork kenduko”

rss Ezagutzera eman
Aitor Estebanek Rajoyri eskatu dio Juan Mari Atutxari irain-ordea eskaintzea “egin zitzaion jazarpen politikoaren ordainetan”

ARGAZKIA JAITSI

Diputatuen Kongresuko Euzko Abertzaleak taldeko bozeramaileak Espainiako Gobernuko presidente Mariano Rajoyri eskatu dio Juan Mari Atutxa Eusko Legebiltzarreko presidente ohiari “irain-ordea eskaintzea” Estrasburgoko Auzitegiak eman berri duen ebazpenaren bidez Atutxari eta Euskal Ganberaren Mahaikide ohi Kontxi Bilbao eta Gorka Knörri Auzitegi Gorenak 2008ko apirilean kondenatu zituenean epaiketa bidezkoa izateko eskubidea urratu zitzaiela aitortu den arren.

Kongresuan egin den kontrol bilkuran,Estebanek baieztatu du Atutxa, Knörr eta Bilbaori “jazarpen politikoa” egin ziotela eta Osoko Bilkuran azaldu ditu garai hartan Partido Popularreko Carlos Urquijo, Carlos Iturgaiz, Rafel Hernando, Ángel Acebes edo Mayor Orejak eman zituzten kalifikatiboak. Aitor Estebanek era berean gogoratu du Euskadiko Auzitegi Gorenak kasua artxibatu zuenean Mariano Rajoy bera “Fiskaltzaren egitekoan sartu zela” `fiskalak errekurtsoa planteatzea eskatu behar du´ esan zuenean. Zentzu honetan jeltzaleen bozeramaileak salatu du PPk Estatuko Fiskal Nagusiaren dimisioa eskatu zuela Atutxa jaunaren jarreran desobedientziarik antzeman ez zuela esan zuela ikusita.

Estebanek azpimarratu duenez, auzia Auzitegi Gorenera iritsi zen Manos Limpias-ekoak erabilita “eta hauen burua preso sartu dute lapurra eta xantai egilea izateagatik” gaineratu du Estebanek. Era berean azaldu du jurisprudentzia aldatu egin dela `Botin dotrina´ ezabatuz eta horren ordez beste bar sortuz, eta gero Enrique Lópezek Auzitegi Konstituzionaletik eskaini zuen laguntzarekin babesa ukatu zen “inpartzialtasun judiziala, berdintasuna eta berme guztiak izan beharko lituzkeen prozesua izateko eskubidea ukatuz”.

Kongresuko jeltzaleen esanetan “Europak zapalketa hau neurri batean konpondu du baina inhabilitazioa ez du inork kentzen”. Horregatik Atutxa “ETAren jazarpena pairatu ondoren, politikoki ankerkeriaz jazarria izan den pertsona delako” Aitor Estebanek Mariano Rajoyri eskatu dio Eusko Legebiltzarreko presidente ohiari “irain-ordaina” eskaintzea.

Gure Legebiltzar Taldea