Prentsa Aretoa
2017/06/22
Euzko Abertzaleak RTVEn aniztasuna eta profesionaltasuna bermatzeko aukeraketa sistema ezartzea eskatu du
Joseba Agirretxeak konfirmatu du diputatu jeltzaleek baiezkoa bozkatuko dutela PPk “bere gehiengo absolutuaz baliatuta” ezarri zuen aukeraketa sistema aldatzeko planteatu den Lege Proposamenaren bozketan
EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak RTVE ente publikoaren gobernu organoak aukeratzeko sistema berria erreklamatu du erakunde honetan “aniztasuna eta profesionaltasuna bermatze aldera”.
RTVE arautzeko legea aldarazteko planteatu den Lege Proposamenaren izapidearen kariaz, zeinen bidez PPk “bere gehiengo absolutuaz baliatuta, adostasunik gabe eta aurrekoak kalte egiten ziolako” ezarri zuen sistema aldatzea bilatzen den, Joseba Agirretxea bozeramaile jeltzaleak esan du garrantzitsuena dena dela “Zuzendari Nagusia profesional ona izatea eta bere ideologiaren araberako irizpide profesionala aplika ez dezala”.
PPk egin zuen aldarazpena RTVEren Administrazio Kontseilua aukeratzeko sistemaren aukeraketari dagokion zatian aldatzeko testuari, bost diputatu jeltzaleek baietza emango diotela konfirmatu ondoren gogoratu du azken urteotan, eta PPk bere legea onartu zuenetik, hainbatetan RTVEko profesionalekin batzartu dela eta hauek beren kritikak adierazi dizkiotela “eta kritika horiek ez ziren arrazoirik gabeak” esan du diputatu jeltzaleak.
Amaitzeko, Joseba Agirretxeak Ganberako Talde batzuen jarrera gaitzetsi du, besteak beste “PPren gelditasuna” eta gaineratu du Lege Proposamen honen onarpena ez dela “PSOEren garaipena”. Azkenik ohartarazi duenez “langileak ez dira inoren jabegokoak”.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10