Prentsa Aretoa
2017/06/27
Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak Montororen gaitzespenean abstentzioa bozkatuko du lehenago egindakoaren arabera jarduteko eta “Foru Ogasunei eragiten ez dielako”
Aitor Estebanek gogoratu du 2013 urtean aurkeztu zen ekimenean ere EAJ-PNV abstenitu egin zela eta gaineratu duenez gaitzespenak “ezin dira asteko ohitura bihurtu zentzugabekeria lotsagarri bihurtzen hasiak direlako”
EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak abstentzioa bozkatuko du Cristobal Montoro Ogasun eta Funtzio Publikoko ministroa gaitzesteko aurkeztuko den mozioaren bozketan. PSOEren ekimena gaur arratsaldean eztabaidatuko da Diputatuen Kongresuan 15:00etan hasiko den osoko bilkuran.
Hala azaldu du Aitor Esteban EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeko bozeramaileak, 2013an PSOEk Montoro Ministroaren kontra aurkeztu zuen ekimenean ere EAJ-PNVk abstentzioa bozkatu zuela gogoratu duenean. Hori dela eta, orduan adierazitako jarrerarekin “koherentzia erakusteko” eta “Foru Aldundietako ogasunei eragiten ez dielako eta Espainiako Gobernuak onartutako Amnistia Fiskala aplikatzen ez dutelako”, Euzko Abertzaleak abstentzioa bozkatuko du PSOEk gaur arratsaldean proposatuko duen gaitzespenaren bozketan.
Edozein kasutan, Estebanek esan du orduan ere Euzko Abertzaleak taldea “argi eta garbi“ Amnistiaren kontra agertu zela eta “orain ere kontra jarraitzen duela” “bidegabe eta insolidario” jotzen duelako.
Amaitzeko, Esteban kritiko agertu da Ministroak edo Espainiako Gobernuko goi karguak gaitzesteko etengabe egin diren eskariekin, eta ildo beretik esan duenez “hau ezin da asteroko ohitura bihurtu, zentzugabekeria lotsagarri bihurtzen hasia delako” esan du.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10