Prentsa Aretoa

2017/06/27

EAJ-PNVk parte hartu du Diputauten Kongresuak terrorismoaren biktimei egin dien ekitaldian

Omenaldira Eusko Jaurlaritzako eta Nafarroako Gobernuko ordezkariak izan dira

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNVk parte hartu du Diputauten Kongresuak terrorismoaren biktimei egin dien ekitaldian

ARGAZKIA JAITSI

Aitor Esteban eta Jokin Bildarratz, EAJko Kongresuko eta Senatuko bozeramaileak, Diputatuen Kongresuak terrorismoaren biktimei egin dien omenaldian parte hartu dute gaur.

 

EAJko ordezkariak Eusko Jaurlaritzako hainbat kidek lagunduta izan dira bertan, esaterako Jonan Fernandez, Bake eta Bizikidetzarako idazkari nagusia, eta Monika Hernando, Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendaria. Nafar Gobernuko Elkarbizitza eta Memoria Zerbitzuko ordezkaria den Jose Maria González bertan izan da ere.

 

Omenaldi hau Madrilgo Diputatuen Kongresuan ospatzen da Talde Parlamentario guztiek 2010 urtean ekainak 27 Terrorismoaren Biktimen Eguna izendatzea erabaki zuten ezkero.

Gure Legebiltzar Taldea