Prentsa Aretoa

2017/09/07

Euzko Abertzaleak taldeak proposamen bat bultzatu du izapide bidean dauden lege ekimenak desblokeatzeko

PSOEk, PODEMOSek, ERC eta EAJ-PNV taldeak eta Talde Mistoak adostutako testuak irizpide bateratua ezartzen du zuzenketak luzatzeko

rss Ezagutzera eman
Euzko Abertzaleak taldeak proposamen bat bultzatu du izapide bidean dauden lege ekimenak desblokeatzeko

ARGAZKIA JAITSI

Euzko Abertzaleak taldeak Kongresuan izapide bidean dauden ekimen legegileak desblokeatu nahi ditu. Aitor Estebanek, Ganberako bozeramaile jeltzaleak, hainbatetan salatu du izapidera onartutako Lege Proposamenak “ataskatu” egiten direla “asterik aste zuzenketak aurkezteko epea handitu egiten zaielarik”. Hori dela eta eta Bozeramaileen Batzordean planteatutako kexa formalek inolako eraginik izan ez dutela argi utzirik, PSOE, Podemos, ERC eta Talde Mistoarekin batera idazki formal bat bultzatu du zuzenketak aurkezteko epeak luzatzeko orduan aplikatzen den irizpidea argitzea xede.

Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak gogoratu du gaur egun Osoko Bilkurak izapidera onartutako 4 ekimen dituela baina onartuta dauden arren ez dira “zuzenketak aurkezteko alditik irteten”. Egoera horretan daude Sekretu Ofizialen Legearen aldarazpena, iragan azaroaren 29an izapidera onartua izan zena; Auzitegi Konstituzionalaren Legeari buruzkoa, hilabete geroago Ganberaren oniritzia jaso zuena; edo `Mozal Legea´izenez ezagutzen dena, martxoan onartu zena. Proposamen hau lotuta dago Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak Kongresuko jarduerari buruz aurkeztu zen ekimenarekin, hau da, Gobernuak lege izaera ez duten aginduak betetzen dituela kontrolatzeko Araudia aldarazteko proposamena, hori ere zuzenketak aurkezteko epean aurkitzen delarik.

“Parlamentu hau sinesgarri egingo badugu, izapidera onartutako ekimenak izapide bidean jarri behar ditugu, kolore bateko edo besteko Gobernutik harago, hemen inportanteena BOEa delako” laburbildu du Estebanek.

Horrela, aurkeztutako testuarekin ados “izaera orokorrarekin” epe hori birritan luzatu ahalko da luzapena eskatzen baldin bada -Araudiaren arabera luzapen horietako bakoitza 15 egunekoa da- eta “epea berriro luzatu nahi baldin bada Parlamentuko Talde bik gutxienez onetsi beharko dute eta hauek Ganberako gehiengoa ordezkatu beharko dute”. Halaber, luzapen hauek aste betekoak izango lirateke.

Horrela, aurreko bi Legealdietan jarraitutako irizpidera itzuliko litzateke. Irizpide hori oraingo legealdian modifikatu zen gai horren inguruan Bozeramaileen Batzordean horren inguruko debaterik egin gabe.

Gure Legebiltzar Taldea