Prentsa Aretoa
2017/09/13
Aitor Estebanek UPNri Nafarroako Sinboloen Legearen kariaz: “Lotsatu beharko zinatekete Nafarroan defendatzerik ez duzuena hemen defendatzera ekartzeaz”
Aitor Estebanek UPNk aurkeztutako mozio baten eztabaidan baieztatu duenez “gehiengo berri batek Nafarroako Sinboloen Legea indargabetu zuen lege horrek bestela pentsatzen zutenak erreprimitzea eta zigortzea bilatzen zuelako”
EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldeko bozeramaile Aitor Estebanek UPNri deitoratu dionez “lotsatu beharko zinatekete Nafarroan defendatzerik ez duzuena hemen defendatzera ekartzeaz” eta baieztatu duenez Nafarroako Sinboloen Legea “parlamentuko gehiengo berri baten botoarekin indargabetu zen, eta gehiengo hori osatzen dutenak zuek bezain nafarrak dira eta adiskidetzea eta tolerantzia baino ez dute bilatzen” lege horrek “UPNk bezala pentsatzen ez zutenak erreprimitzea eta zigortzea baino ez zuelako bilatzen”.
Unión del Pueblo Navarro alderdiak Carlos Salvador UPNko bozeramailearen hitzetan `Iruñean ikurrinaren inposaketa arbuiatzeko´ helburuarekin aurkeztu duen mozioaren eztabaidaren kariaz, Aitor Estebanek UPNri deitoratu dio “ordezkatzen duten tradizio politikoaren alderdi integristari eustea” eta gaineratu duenez “inork ez luke bere itxikeria inposatu behar”. “Zuek nahi duzuena da Nafarroa isilaraztea baina ez duzue lortuko” ohartarazi die bozeramaile jeltzaleak UPNko ordezkariei.
Hitz egiteko izan duen tartean, Aitor Estebanek gogoratu du Nafarroako bandera ofiziala 1910 urtean indar baskistek sortu zutela eta, beraz, bere buruari galdetu dio: “nola salatu ahal digute euskal abertzaleei bere kontra egiteaz, bandera hori gure herentziaren parte izanik”. Era berean baieztatu duenez “ikurrinak gaur egun Autonomi Erkidegoa baino askoz gehiago ordezkatzen du” eta “zentzuzko” jo du “Nafarroako banderak eta ikurrinak aldi berean ordezkatzen dituztela sentitzen duten pertsonak egotea”.
Estebanek era berean salatu du ekimen honek “hauteskundeetarako erredituak” baino ez dituela bilatzen eta baieztatu duenez bien bitartean eta “UPNk oztopoak jarri arren,EAJ-PNVk Diputatuen Kongresuan lan egiten jarraituko du Nafarroak Xedapen Gehigarria izan dezan foru eskuduntzak dituzten udalek erabil dezaten, Nafarroak nazioarteko hitzarmenetan parte har dezan….. eta beste gehiago” baieztatu du.
Amaitzeko, jeltzaleen bozeramaileak Espainiako Gobernuko presidenteordearen hitzak ekarri ditu gogora, mozio honen aurkezpena ekarri zuen galderaren aurrean esan zituenak “deitoragarria da banderak erabiltzea elkarren kontra egiteko,banatzeko eta agintekeriak bultzatuta”. “Hori da zuek egiten duzuena” txarretsi dio UPNri.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10