Prentsa Aretoa
2017/09/20
Aitor Estebanek Rajoyri exijitu dio politika egitea, eta bere estatusari buruzko erabakia kataluniar herriak berak hartu beharko duela barneratzen hastea eskatu dio
Diputatuen Kongresuan egin den kontrol bilkuran, jeltzaleen bozeramaileak Espainiako Gobernua hartzen hasia den “Minority Report” estiloa kritikatu du, zeinen bidez Guardia Zibilak gaur goizean Generalitat-eko hautetsiak atxilotu dituen
Diputatuen Kongresuko Euzko Abertzaleak taldeko bozeramaile Aitor Estebanek Espainiako Gobernuari exijitu dio gaur “epaile eta fiskalak babes gisa ez erabiltzea” eta “politika egin dezala Kataluniako egoerari aurre egiteko eta konponbidea bilatzeko, auzia ez delako mehatxuen bidez eta indarra erabilita konponduko”. Zentzu honetan Mariano Rajoyri esan dio bere estatusari buruzko erabakia kataluniar herriak berak hartu beharko duela barneratu behar duela.
Kontrol bilkuran, Guardia Zibilak Generalitat-eko herri kargudunak atxilotu diren egun berean, Aitor Estebanek salatu duenez “ematen ari den erantzun bakarra da legea beteko dela baina aldatzeko aukerarik eman gabe” eta horregatik Espainiako Gobernuko Presidenteari galdetu dio “konponbideak bilatzeko prest ote dagoen, kataluniar nazio auzi bat dagoela eta erantzuna eman behar zaiola onartzeko prest ote dagoen, akordio politiko batetara iristeko prest dagoen eta, batez ere, beren botoekin batera legea aldarazteko prest ote dagoen, akordio politiko hori errealitate bihur dadin”.
Estebanek kritikatu du “adierazpen askatasuna mehatxatzea, Polizia hedabideetara bidaltzea, inprentetara sartzea, Generalitat-aren kontuak blokeatzea, alkateak Fiskal Nagusiarengana deitzea eta joaten ez badira atxilotzearekin mehatxatzea,…”. Azken finean, Aitor Estebanek Espainiako Gobernua Kataluniako gatazkari ematen ari zaion erantzuna txarretsi du eta “Minority Report estiloa” izena eman dio, aldez aurretik ilegalitate bat egingo delako aurreiritzian oinarrituta dagoelako”.
“Egin ezazu politika, mehatxuak erabilita eta legea dagoen moduan beteko dela esanez ez delako ezer konponduko” amaitu du Estebanek.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10