Prentsa Aretoa

2017/09/21

Mikel Legardak azpimarratu du Euzko Abertzaleak taldearen aburuz konfirmatuta geratu dela Barne Ministerioa aurkari politikoen kontra erabili izan dela, eta ministerioaren aldetik “erantzukizun politikoa” antzeman duela

Diputatu jeltzaleak EAJ-PNVk Ikerketa Batzordeak bere lanak amaitu ondoren eman duen eta osoko bilkuran onartu den Erabakiaren aurrean eman duen boto partikularra azaldu du.

rss Ezagutzera eman
Mikel Legardak azpimarratu du Euzko Abertzaleak taldearen aburuz konfirmatuta geratu dela Barne Ministerioa aurkari politikoen kontra erabili izan dela, eta ministerioaren aldetik “erantzukizun politikoa” antzeman duela

ARGAZKIA JAITSI

Mikel Legardak, Barne Ministerioan Helburu politikoekin eginiko erabilera partidista Ikertzeko Batzordean EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak Legebiltzar taldearen bozeramaileak, gaur azpimarratu du Euzko Abertzaleak taldearen aburuz “konfirmatuta” geratu dela Barne Ministerioaren baitan Jorge Fernández Díazen agintaldian giza baliabideak eta materialak erabili zirela aurkari politikoen kontra egiteko, eta zentzu berean gaineratu duenez “ministerioaren aldetik erantzukizuna dagoela konfirmatu da” .

Hauek dira EAJ-PNVk atera dituen ondorioak Batzorde honek ezarri zaizkion lanak amaituta, Legardak osoko bilkuran egin den eztabaidan boto partikularraren bidez aldeztu dituenak. Edozein kasutan, Euzko Abertzaleak Taldeak bat egin du Batzordeak emaniko eta osoko bilkurak onetsi duen Erabakiarekin.

Legardak,iragan uztailaren amaieran Batzordearen lanak amaituta egin zuen bezala, oraingoan ere kritiko agertu da batzordeak egin duen ibilbidearekin eta azpimarratu du “atzerapenek eta kontra agertu zaizkion inguruabarrek zamatuta” egon dela. Diputatu jeltzaleak Batzordeko buru gisa egin duen aurkezpenean adierazi duenez batzorde honek “garapen sinkopatua” izan du eta batzuetan bere jarduera blokeatuta egon da. “Lanak egiteko aldez aurretik ezarri ziren 3 hilabeteko epea luzatu egin behar izan zen” gogoratu du.

Edozein kasutan, Mikel Legardak bere esker ona adierazi nahi izan die Ganberako zerbitzuei eta Batzordeko kideei eta barkamenak eskatu ditu “egin ahal izan ditudan hutsegiteengatik”, nahigabe eginak izan direla argi utzirik.

Gure Legebiltzar Taldea