Prentsa Aretoa

2017/09/27

Legardak salatu duenez, Barne Ministerioak Polizia eta Guardia Zibila Kataluniara bidaltzeko hartu duen erabakia “konstituzioaren eta legearen kontrakoa” da

Kontrol bilkuran, diputatu jeltzaleak baieztatu du Espainiako gobernuak Segurtasun Indar eta Kidegoen Legea “urratzen” duela, Barne Ministerioak berak neurri poliziala aldezteko aipatu dituen artikuluak ez direlako Katalunian aplikagarri “2006an Estatut-a aldarazi zenetik”

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Mikel Legardak, EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldeko bozeramaile ondokoak, gaur baieztatu duenez Espainiako gobernuak hainbat Polizia eta Guardia Zibil Kataluniara bidaltzeko eta Mossos-ak zuzendu behar dituena Ministerioa izan dadila erabakitzeko hartu duen neurri poliziala “konstituzioaren eta legearen kontrakoa” da eta Fiskaltzari egotzi dio “iruzur legal eta konstituzionala” egin izana.

Kontrol bilkuran, Barne Ministroari zuzendutako galderan, Legardak baieztatu duenez Espainiako gobernuak Katalunian Guardia Zibilaren eta Poliziaren esku hartze zuzena eta Mossos-ak Ministerioak berak zuzentzea erabakitzeko orduan Segurtasun Indar eta Kidegoen legearen 38.eta 42 artikuluen aplikazioa “Katalunian ez da aplikagarri”. Diputatu jeltzaleak azaldu duenez “79ko Estatut-arekin aplikatu ahal zen baina ez,ordea, 2006koarekin”, Segurtasun Indarren eta Kidegoen Legearen Amaierako bigarren xedapenaren arabera.

Legardak era berean adierazi duenez indarrean dagoen Estatut-aren 164. Artikuluak “ez du ahalbidetzen Segur Indar eta Kidegoen Legearen artikulu horiek Katalunian aplikatzea” eta gaineratu duenez Euskadin ere “artikulu horiek ezin dira aplikatu”.

Legardak ildo beretik azpimarratu duenez “Segurtasun Indar eta Kidegoen Legea ez da arrazoia Katalunian Polizia eta Guardia Zibila orden publikoko lanetan mobilizatzeko eta Mossos-en zuzendaritza bereganatzeko. Zuek ez duzue hitzez defendatzen duzuen legea betetzen” kritikatu du.

Gure Legebiltzar Taldea