Prentsa Aretoa
2017/10/18
Aitor Estebanek Espainiako gobernuari exijitu dio Kupoari eta Ekonomia Itunari buruzko akordioak Kongresura “behingoz” bidaltzea
Montoro ministroak bere erantzunean baieztatu duenez Espainiako gobernuak “hartutako konpromisoari eusten dio” eta datarik zehaztu gabe ere esan du lege biak “urtea bukatu baino lehen“ onartuko direla
Aitor Esteban Euzko Abertzaleak taldeko bozeramaileak gaur baieztatu duenez “ez da ulertzen” 2017-2012 epealdirako Kupoari buruzko Lege berriari eta Ekonomia Itunari buruz Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren artean iragan uztailean adostutako akordioak bidaltzea horrenbeste atzeratzea, eta Cristobal Montoro ministroari exijitu dio “behingoz” bidal ditzala”.
Espainiako Gobernuari kontrola egiteko bilkuran Estebanek adierazi du ordenamendu juridikoaren arabera, akordioa behin alderdi guztiek izenpetuta, Ganberara bidali behar da, eta gogoratu duenez “Euskadiko Aurrekontuak Lege horien aldarazpenaren mende daude”. Era berean azpimarratu du legeak onartuko ez balira “urteotan kontularitzan izan ditugun arazoekin jarraituko genuke”. Hori dela eta, Montoro Ministroari exijitu dio akordioa bidaltzea “erakundeen artean adostutako konpromisoak direlako”. “Gogoan izan egiten dizuegun galdera hau, nik gogoan hartuko baitut zuek emaniko erantzuna” amaitu du Estebanek.
Ogasun eta Funtzio Publikoko Ministroak,bere aldetik, baieztatu du Espainiako Gobernuak “bere konpromisoei eusten diela“ eta gaineratu duenez “lege biak urtea amaitu baino lehen egongo dira onartuta”. Cristobal Montorok era berean esan du Nafarroako Itunarekin ere gauza bera egingo dela.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10