Prentsa Aretoa

2017/10/19

Aitor Estebanek 155.ari EAJ-PNVk emango dion “ezetza” baieztatu du eta berretsi du konponbidea dela “elkarrizketa,negoziaketa eta kataluniar herriari entzutea”

Bozeramaile jeltzaleak uste du ez dagoela arrazoituta horren neurri drastikoa hartzea Puigdemonten eskutitzetik “independentzia aldarrikapenik egin ez zela” ondoriozta daitekeenean

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Aitor Esteban EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldeko bozeramaileak gaur baieztatu du EAJ-PNVk ez duela begi onez ikusten Espainiako Konstituzioaren 155. artikulua aplikatzea eta, ondorioz `ezetza´ bozkatuko duela Senatuan Kataluniako auziaren inguruan, gai hau planteatzen denean.

Kongresuan hedabideei eskainitako adierazpenetan, Aitor Estebanek berretsi du kataluniar auziari konponbidea emango dion irtenbidea “elkarrizketatik, negoziaketatik eta kataluniar herriak adieraziko duen borondatetik” etorriko dela. Estebanek era berean baieztatu duenez  Puigdemont Presidenteak gaur goizean Rajoy Presidenteari bidali dion eskutitzari “irakurketa logikoa” eginez gero “ondorioztatzen da Parlamenten ez zela bozketa formalik egin eta,beraz, ez zen independentzia aldarrikapenik eman”. Estebanek adierazi duenez, EAJ-PNVren ustetan “Espainiako gobernuak hasiera batean egin zuen galdera edo errekerimendu bati erantzun zaio”.

Horregatik eta une egokia heltzen denean azalduko diren kontu juridikoengatik, eta konponbidean elkarrizketa,negoziaketa eta kataluniar herriari entzutea nagusitu behar direlako, EAJ-PNV ez dago 155 artikulua aplikatzearen alde eta `ezetza´ bozkatuko du gai hori planteatzen denean.

Gure Legebiltzar Taldea