Prentsa Aretoa
2017/10/24
Mikel Legardak elkarrizketa eraikitzailea eskatu du errefuxiatuen politikak hobetzeko egin den Koordinazio Mahaian
Euzko Abertzaleak legebiltzar taldearen aburuz birkokatzeko,kokatzeko eta babesa emateko politikek “ez dute funtzionatzen”, baina ez betetze horiek “Europa mailan ematen den balore krisian” kokatu ditu
Mikel Legarda, EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeko Barne gaietarako bozeramaileak gaurkoan aldarrikatu du “krisi humanitarioekin inplikatuta dauden eragile guztien arteko elkarrizketa eraikitzailea”, errefuxiatuentzako politikak hobetze aldera. Elkarrizketa honek, bere ustetan “Gobernuaren, Autonomi Erkidegoen eta udalerrien arteko Koordinazio Mahaia abian jartzearekin hasi behar du, babesa eman behar zaien errefuxiatuen beharrak eta administrazio ezberdinek egin dituzten eskaintzak egokiro bideratzeko”.
Legarda hitz horiekin mintzatu da Podemos taldeak Estatuko gobernu zentralak Europar Batasunarekin errefuxiatuen inguruan hartutako konpromisoak ez betetzeagatik Barne Ministroa eta Kanpo Ekintza eta Lankidetza Ministroak gaitzestea eskatzeko aurkeztu duen ekimenaren aurrean. Euzko Abertzaleak taldeko bost diputatuek abstentzioa bozkatu dute.
Diputatu jeltzaleak salatu duenez babes politikek “ez dute funtzionatzen“ Espainiar estatuan, eta egin duen baieztapena arrazoitzeko datuak eman ditu. Bere esanetan, birkokatzeko eta berrasentamendu programen betepen maila “oso txikia“ izan da, eta ez da egokia (%8koa izan da lehen kasuan eta %49koa bigarenean). Baina ez betetze horiek “Europar Batasuna murgilduta dagoen balore krisian” kokatu ditu “Europar batasunarentzat migrazio krisi horiek krisi politiko eta juridiko bilakatu dira”. “Uste dut ez dela zentzuzkoa orain Ministro bik kargua uztea proposatzea, uste dut ez betetze horiek ez direla pertsona horietan fokalizatu behar” baieztatu du.
Horregatik guztiagatik, Euzko Abertzaleak taldeak abstentzioa bozkatu du ekimen honen bozketan.
Amaitzeko gogoratu duenez, duela aste bi parlamentuan gai horren inguruko eztabaida egin zen eta une hartan proposamena egin zuen taldeak ez zuen inolako Ministroren gaitzespena planteatu.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10