Prentsa Aretoa

2017/10/25

EAJ-PNVk ohartarazi du ez duela onartuko Euskadik hezkuntza esparruan duen berezitasuna errespetatuko ez duen itunik

Diputatuen Kongresuko Hezkuntza Batzordean, Joseba Agirretxeak euskal sistemaren berezitasuna aldeztu du

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNVk ohartarazi du ez duela onartuko Euskadik hezkuntza esparruan duen berezitasuna errespetatuko ez duen itunik

ARGAZKIA JAITSI

Joseba Agirretxea Euzko Abertzaleak talde barruan hezkuntza gaietarako bozeramaileak gaur ohartarazi du EAJ-PNVk ez duela onartuko Euskadik hezkuntza alorrean duen berezitasuna errespetatuko ez duen itunik.

Méndez de Vigo ministroak Hezkuntzari buruzko Itun Sozial eta Politikoaz informatzeko egin duen agerraldiaren kariaz Agirretxeak gogoratu duenez “Gernikako Estatutuan eta Konstituzioaren Lehen Xedapen Gehigarrian argi eta garbi geratzen da Euskadik hezkuntza alorrean duen berezitasun edo singulartasuna”. Zentzu berean azpimarratu du hitzartutako lege bat ekarriko lukeen itun batek kontuan izan beharko lukeela euskal hezkuntza sistemak hainbat alorretan duen gaitasuna: derrigorrezko etapak eta derrigorrezko ikasketen osteko etapak antolatzeko modua zehaztea; ebaluazio irizpideak, ikasketa estandarrak eta egingo diren proben diseinua zehaztea; prestakuntza jardunen oinarrizko alderdiak eta oinarrizko lanbide heziketaren curriculuma zehaztea; Estatuak maila ertaineko eta maila goreneko lanbide heziketa zikloetarako proba eta ikastaroen eduki eta ezaugarriak zehaztea; prestakuntza dual edo alternantziakoa garatzeko baldintzak arautzea; edo euskal hezkuntza komunitateak ikastetxeen funtzionamendu eta gobernuan izan dezaketen parte hartzerako irizpideak zehaztea.

Agirretxeak laburbildu duenez, Euzko Abertzaleak taldeak eskatzen duena da “gure eskuduntzak eraginkortasunez eta efizientziaz baliatzen jarraitu ahal izatea”. “Eskuduntza horiek ezinbesteko baldintza dira EAJ hezkuntzarako Estatu Itunean nahi baldin badute” ezarri du.

Agirretxeak era berean adierazi du kezka handiz ikusten ari dela PP eta Ciudadanos taldeek hainbat ekimen aurkeztu dituztela hezkuntza alorrean eta, zehatzago esanda, Goi Ikuskaritzan. Euskal diputatuak ohartarazi du talde bi hauek, `dotrinatzea saihesteko´ helburuarekin `Anai handi gainbegiratzaile eta kontrolatzailearena´ egin nahi lezaketela egin behar den guztia goitik erabakitzeko. “Ez daukat itxaropen handirik, baina espero dut Itun horretan halako kontuak plantea ez daitezela, ez gaitezen joan hezkuntza eredu `Joseantoniar´ eta `Sarkozyarrera´. Oso arriskutsua izango litzateke. Beldur gara hezkuntza alorretik etor daitekeen zuzenketa oraingoa baino txarragoa izan daitekeela”, amaitu du. Zentzu berean, Joseba Agirretxeak kritikatu egin ditu hainbat bozeramailek gaztelania ez diren hizkuntza ofizialetan ematen den hezkuntzari buruz eginiko adierazpenak “Legeak hizkuntza bat ez ikasteko eskubidea bermatzea nahi dute, eta hori oso eskasa da arlo intelektualetik eta, gainera, Legearen beraren kontrakoa da”.

Gure Legebiltzar Taldea