Prentsa Aretoa

2017/11/14

Euzko Abertzaleak taldeak Epaimahai frankistak eta beren zigor eta isunak baliogabetzeko Lege Proposamena babestu du

Mikel Legardak baieztatu duenez “frankismoko biktimei ordaindu behar zaien zor moral eta gizalegezkoa da” eta gaineratu duenez hori egitea “Gorte Nagusien eskuetan baino ez dago”

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak PDEeCAT taldeak aurkeztutako Lege Proposamena babestu du, zeinen bidez Epaimahai frankistak eta hauek ezarriko zigorrak eta isunak baliogabetzea eskatzen den “biktimekin dagoen zor moral eta gizalegezkoa“ delako eta “hori egiteko eskumena Gorte Nagusi hauena“ delako.

Hitz egiteko izan duen tartean baieztatu duenez “ordaina eska daiteke soilik Oroimen Historikoaren legea aldatuta eta ekimen honetan proposatutako zentzu berean, Alemaniak 1988an Epaiketa bidegabe nazionalsozialistak baliogabetzeko legea onartu zuenean bezala”, lege haren bidez epaimahai hauek emaniko ebazpenak eraginik gabe utzi zirelarik. Zentzu berean esan du epaitegi frankistek emaniko ebazpenak ”`ope legis´ deklaratzea Gorte Nagusien ardurapean dago eta ez beste legebiltzarren eskuetan, nahiz eta asmo onez egin, azken hauen ebazpenak eta akordioak ez dituztelako epaitegiek aitortuko”.

Diputatu jeltzaleak era berean gogoratu du duela gutxi Euzko Abertzaleak taldeak PSOEk antzeko terminoetan aurkeztutako proposamena babestu zuela “norabide onean urrats berriak ematen zirelako” baina “eznahiko” jo du “termino juridikoetan ezer ere ez zelako aldatzen”. “Asmoen adierazpena baino ez zen” esan du Legardak.

Oraingoan, ordea, Mikel Legardak azaldu bezala, Lege Proposamen honen xedea da “erregimen frankistaren epaimahai errepresiboak baliogabetzea eta epaimahai hauek emaniko ebazpenak eta ezarritako zigorrak baliogabe jotzea ondarearekiko erantzukizunak eta kalte ordainak aitor daitezen. Azken finean, legez kanpoko epaimahai hauen erabakiek eragindako arazoak konpontzea bilatzen da. Horregatik babestuko dugu ekimen hori” ezarri du Legardak.

Gure Legebiltzar Taldea