Prentsa Aretoa
2017/11/15
Euzko Abertzaleak taldeak ez du lurralde ereduari buruzko Batzordearen eraketan parte hartuko, hori egiteko “une egokia” ez delako
Aitor Estebanek ekimenari “oniritzia” eman dio eta “ondo” iruditzen zaio “elkarrizketari atea irekitzeko” balio duelako, baina berretsi duenez “garrantzitsua ere bada unearekin asmatzea”
Euzko Abertzaleak taldeak ez du parte hartu gaur Estatu autonomikoa ebaluatzeko eta eguneratzeko Batzordearen eraketan, hori egiteko “une egokia” ez dela uste duelako.
EAJ-PNVk ekimena ontzat jo du “elkarrizketari atea irekitzea beti ona delako” Aitor Esteban Kongresuko bozeramaile jeltzaleak baieztatu duen bezala, baina berretsi duenez “une honetan ez da hori egiteko girorik egokiena ematen, denbora laburrean aurrerapena eman dadin”. “Gauzak egiteko momentuarekin asmatzea ere garrantzitsua da” Estebanen aburuz eta, une honetan, Katalunian hauteskundeetarako aurre-kanpaina abian, 155. artikuluaren aplikazioa martxan eta Batzorde horretan Kataluniako alderdien presentziarik gabe “ez da giro“ halako batzorde bat eratzeko.
Edozein kasutan, Euzko Abertzaleak taldeak atea irekita dauka etorkizunera begira Batzorde horretan parte hartzeko.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10