Prentsa Aretoa

2017/11/21

Aitor Estebanek Ciudadanosi kritikatu dio Ekonomia Itunaren eta Kupoaren sistema kritikatu izana “erabateko ezjakintasunean oinarrituta”

Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeko bozeramaileak “ulertezin” jo du Bilduk Kupo berriaren bozketarako iragarri duen abstentzioa

rss Ezagutzera eman
Aitor Estebanek Ciudadanosi kritikatu dio Ekonomia Itunaren eta Kupoaren sistema kritikatu izana “erabateko ezjakintasunean oinarrituta”

ARGAZKIA JAITSI

Aitor Esteban Euzko Abertzaleak taldeko bozeramaileak Ciudadanosi deitoratu dio gaur Ekonomia Itunaren sistema “ez ezagutzea”, eta “zentzugabekeriatzat” jo du talde honek aste honetan Diputatuen Kongresuan izapidetzen ari den Ekonomia Itunaren eta Kupoaren legeei aurkeztutako osoko zuzenketen edukia. Estebanek, hala ere, era berean baieztatu du jarrera horrek ez duela harritzen “hasieratik iragarri dutelako, `a priori´ hartutako ideian oinarritzen dira eta Kontzertuaren sistemaren kontra egitea banderatzat hartu dute”. Jeltzaleen bozeramaileak era berean deitoratu du EH Bilduk Kupoaren Bost Urteko Lege berriaren bozketara begira iragarri duen abstentzioa. “Ulertezina da. Kupoa ezin da Ekonomia Itunetik banatu eta beren jarrera hori euskal gizarteari azaldu beharko diote”.

Aitor Estebanek hedabideei eginiko adierazpenetan esan duenez Ekonomia Itunaren sistemak “Estatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko harremanak finkatzen laguntzen du” eta ezeztatu du Ituna iluna denik. “Gertatzen dena da batzuei mekanismo batzuk arrotz egiten zaizkiela baina legeetan jasota daude; itunpeko sistema bat da eta parte biek ados jarri beharra dute” azaldu du. Era berean “harrituta” agertu da egin diren adierazpen batzuekin, besteak beste Euskadiko presio fiskalari buruzkoa, batzuek bestela esan arren, Estatuko bataz bestekoa baino altuagoa baita, PFEZ-ek edo Sozietateen gaineko Zergak argi uzten duten bezala. “Guk Estatuarengandik ez dugu ekarpenik jasotzen eta diru bilketa eta kudeaketa ondo egiten ez badugu, sistema arriskuz betea da” laburbildu du Estebanek.

Estebanek amaitzeko esan du Euskadik Estatuari %6,24 ordaintzen diola transferitu gabeko eskuduntzengatik, lurraldeen arteko solidariotasunerako ordaintzen den kopuru berberaz gain, nahiz eta Euskadikoa biztanleria osoaren %4 eta BPGaren %6,01 izan. “Estatuak eskuduntza horietan diru gehiago jartzen badu, gu diru gehiago jartzera derrigortuta gaude nahiz eta diru-bilketa baxuagoa izan; onartzen dugun arrisku sistema da eta ez dakit nik Estatuko beste toki batzuetan emaitza berbera emango lukeen” amaitu du.

Gure Legebiltzar Taldea