Prentsa Aretoa

2017/11/22

Estebanek Rajoyri deitoratu dio Parlamentuari `Copérnico Eragiketa´ izenekoari buruzko informazioa ukatu izana, eta Sekretu Ofizialen Legea desblokeatzea eskatu dio

Bozeramaile jeltzaleak Espainiako gobernuko buruari erreklamatu dio Diputatuei informazio ukatzeko baliatu duen eta “gehiegikeria hutsa” den akordioa indargabetzea, eta Sekretu Ofizialen Legeari PPk zuzenketa faseari 28 luzapen eskari aurkeztu izana salatu du

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Aitor Estebanek, Diputatuen Kongresuan EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldeko bozeramaileak, Mariano Rajoyri deitoratu dio gaur Parlamentuari `Copérnico Eragiketa” izenekoari buruzko informazioa ukatu izana. Izen hori eman zaio urriaren 1eko hauteskundeen zioz Katalunian zabaldu zen polizia dispositiboari, eta Gobernuari deitoratu dio orain dela 30 urteko Gobernu Kontseiluak hartutako Akordioan oinarrituta egin dela: “akordio hori termino eta erreferentzia militarrez josita dago eta ez du zerikusirik galderako gaiekin”.

Bozeramaile jeltzaleak kontrol bilkuran adierazi duenez, 1986ko Akordioa, Espainiako gobernuak Diputatuei informazioa ez emateko baliatzen duena, “gehiegikeria hutsa” da akordio hori oinarrituta dagoen Legeak, Sekretu Ofizialei buruzkoak, bere 10.2 artikuluan adierazten duelako materia klasifikatuen adierazpenak ez diela Diputatuen Kongresuari edo Senatuari eragiten Akordio hori hainbat gairako “orokorra” delako, kasu horietan agiriz agiri klasifikatu beharko zen arren”. Zentzu berean, Aitor Estebanek salatu duenez 1986ko Akordio honek “Sekretu Ofizialen legea berez aldatzen du Parlamentuaren oniritzirik gabe”.

Hain zuzen ere, Sekretu Ofizialen Legeaz mintzatu da Aitor Esteban. Lege hau 1968koa da eta Diputatuen Kongresuak, Euzko Abertzaleak legebiltzar taldearen ekimenez, duela urte bete eskatu zuen aldaraztea. Dena dela, Lege Proposamen honek blokeatuta eta zuzenketa fasean jarraitzen du ordutik. “Ez da egokia PPk zuzenketa epea luzatzeko 28 eskari aurkeztu izana” salatu du Estebanek.

Horregatik guztiagatik, bozeramaile jeltzaleak Espainiako gobernu buruari eskatu dio “1986ko Gobernu Akordioa indargabe dezala eta Sekretu Ofizialen Legea eztabaidatzen eta onartzen utz dezala”.

Gure Legebiltzar Taldea