Prentsa Aretoa
2017/11/23
EAJren Euzko Abertzaleak taldea pozik agertu da Kongresuan Ekonomia Itunaren eta Kupoaren legeak babestu dituen gehiengoarekin
Idoia Sagastizabal diputatuak bilkura “garrantzitsutzat” jo du “azken 10 urteotako ezbaiak konpondu direlako eta legeek ziurtasun ekonomikoa, finantzen egonkortasuna eta segurtasun juridikoa ekarriko dutelako”
Diputatuen Kongresuak gehiengo handi batez babestu ditu gaur Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak iragan uztailean Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoan adostutako Ekonomi Itunaren eta Kupoaren legeen aldarazpenak”.
Sagastizabalek gaurko eguna “garrantzitsutzat” jo du “Euskadi eta Estatuaren arteko harreman finantzarioak normalizatzea eta arautzea lortu delako, azken 10 urteetako ezbaiekin amaituz eta erakunde guztientzat ziurtasun ekonomikoa, finantzen egonkortasuna eta segurtasun juridikoa ekarriz, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren artean adostu den alde biko akordioari esker”. Zentzu berean azaldu duenez gaur eztabaidatu diren aldarazpenekin “Ekonomia Ituna egokitu da Estatuko ordenamendu juridiko eta tributarioan egin diren lege aldarazpenetara”.
Hitz egiteko izan duen tartean, Sagastizabalek erantzun nahi izan die Kupoa eta Ekonomia Ituna pribilegioa dela esanez egin diren adierazpenei, eta esan du Ekonomia Ituna “dena konpontzeko irtenbidea” baino, “alde bakarretik hartzen den arriskua” dela. Ildo berean gaineratu duenez “funtziona dezan,gestio politiko eta instituzionala burutzeko gaitasun handia behar da zergak biltzeko orduan zein gastuak kudeatzeko orduan”. Zentzu berean, diputatu jeltzaleek zera salatu du “horrenbesteko arinkeriaz kritikatzen edo arbuiatzen dutenek hori egin dute ezjakin hutsak direlako edo, okerragoa dena, interes populistek gidatuta eta epe laburrera pentsatuta, boto erraza bilatuz eta batzuen aldetik zatiketa eta gatazka eragin nahirik eta besteen aldetik erruak leporatzeko baten bat bilatzeko nahirik”. Era berean esan du “ulertezina” dela Bilduk Kupoaren legeari abstentzioa iritsi izana eta “euskal hiritarren interesen kontra” joatea leporatu dio.
Sagastizabalek azaldu duenez Kupoaren ordainketa “derrigorrezkoa da” eta ez du zerikusirik Euskal Ogasunen egoera finantzarioekin. Era berean gogoratu duenez “nahikoa bildu ezik gastua egokitu beharko litzateke ezin delako FLA eta bestelakoak moduko mekanismoak erabili erregimen komuneko Autonomi Erkidegoek egiten duten bezala. Hori dela eta “asmo txarrarekin” eginikoa eta “errealismorik gabea” dela esan du paradisu fiskalaren antzekoa dela esanez egin den adierazpena, diputatuak berak esan duen bezala “presio fiskala Euskadin Estatuan baino altuagoa baita, errenta tipo altuekin, Sozietateen gaineko tipo altuagoarekin eta aberastasuna zamatzen duten tributuekin” Euskadin dagoen Ondarearen gaineko Zergari buruz hitz eginez.
Halaber, Euskadik Estatuak bere egiten ez dituen gastu komunei ere laguntzen die %6,24rekin eta Lurraldeen arteko Solidariotasun Funtsean ekarpena egiten du portzentaje berean, Euskadiko ekonomia %6,1a den arren eta biztanleria osoaren % 4,66 den arren: “Euskadi solidarioa da” argitu du Sagastizabalek.
Beste alde batetik, Idoia Sagastizabalek aditzera eman duenez, erregimen komuneko erkidegoei “ez die eragiten Euskadik Kupo handiagoa edo txikiagoa ordaintzeak” Estatuarekiko harremana alde bikoa delako. Estatuak Erregimen Komuneko Erkidegoak finantzatzen ditu Kupoagatik ordaintzen denaz aparteko diruarekin” beraz, Foru Erakundeak ez dira erregimen komunean dauden 15 Autonomi Erkidegoen egoeraren erantzuleak. “Euskadik bere diru-bilketa osoaren % 100 a emango balu, lehenengo eta behin, diru hori ez litzateke Autonomi Estatutuetara joango,baizik eta Estatuaren administraziora eta, bigarrenik, kopuru horrek ez luke konponduko erregimen komunekoek duten finantzaketa arazoa” baieztatu du.
Amaitzeko, Sagastizabalek argi utzi du akordioa ez dela bat ere iluna, Ciudadanos taldekoek hala esan arren. “Akordioa konplexua da, bai baina, ulergarria ote da erregimen komuneko kitapena?” galdetu du. “Estatuko teknikariek eta Euskal administrazioko teknikariek parte hartu duten oinarri teknikoaren arabera egin da. Akaso esan nahi da funtzionario horiek prebarikatzen ari direla?”.
Amaitzeko, diputatu jeltzaleak bere esker ona adierazi nahi izan die akordio hau lortzeko ahalegina egin duten teknikari guztiei, Eusko jaurlaritzako Ogasun Sailburu Pedro Azpiazuri, Tribunan izan diren Foru Aldundietako Ogasun Diputatuei eta Cristobal Montoro Ogasun eta Funtzio Publikoko Ministroari.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10