Prentsa Aretoa

2017/11/28

Euzko Abertzaleak taldeak baiezkoa bozkatuko du pertsona transexualei erregistroan izena eta sexua aldatzea errazteko ekimenaren bozketan

Euzko Legebiltzarrak 2012 urtean onartu zuen arauaren ildo beretik, Joseba Agirretxeak Ganberari eskatu dio zentzu horretan “urratsak ematea eta eredugarri izatea”

rss Ezagutzera eman
Euzko Abertzaleak taldeak baiezkoa bozkatuko du pertsona transexualei erregistroan izena eta sexua aldatzea errazteko ekimenaren bozketan

ARGAZKIA JAITSI

EAJ-PNVko legebiltzar taldeak begi onez ikusi du pertsona transexualei erregistro zibilean izena eta sexua aldatzea erraztea eta baiezkoa bozkatuko du PSOEk zentzu horretan aurkeztu duen ekimena izapidera onartzeko bozketan. Sozialisten ekimenak besteak beste proposatzen du agiri ofizialak aldarazteko orduan diagnostiko medikoa aurkezteko derrigorra ezabatzea. “Urratsa eman behar dugu eta eredugarri izan behar dugu pertsonak transexualak babestuaz” esan du Joseba Agirretxea Berdintasun gaietarako bozeramaile jeltzaleak.

Hitz egiteko izan duen tartean, Agirretxeak baieztatu du proposamen horiek 2012 urtean Eusko Legebiltzarrean onartu zen eta aitzindaria izan zen arauaren “oinarriak“ dituela. Zentzu berean gogoratu du orduko ekimenak adierazten zuela pertsona transexualek ez dutela nahi “patologia edo transtornoa izango balute bezala artatuak izan, baizik eta eskubiderik oinarrizkoenak egikaritzeko orduan dituzten eragozpen sozialengatik eta eragozpen horiek guztiek eragiten dizkieten minagatik”. Hori dela eta, Diputatu jeltzaleak zera azpimarratu du “garrantzitsuena da arlo patologikotik esparru psikosozialerako urratsa ematea; horregatik oinarrizko gauza da pertsonaren sexua ez dutela jaiotzen denean dituen kanpoko genitalek erabakitzen”. “Sexuaren kontzeptu biologikoari baino, kontzeptu psikosozialari erreparatu behar diogu” baieztatu du Agirretxeak.

Agirretxeak deitoratu duenez “oraindik nazioarte mailako klasifikazio diagnostiko batzuek generoen disforia izenekoa buruko gaixotasuntzat jotzen dute” eta horregatik berretsi duenez “legegileak urratsak eman behar ditu, diskriminazioa borrokatzeko kontzeptu berriak sartu behar ditu”. “Gizabanako bakoitzak beretzat erabakitzen duen sexu izaera babestu eta errespetatuko duen legeria onartzeko urratsak eman behar ditugu” amaitu du.

Horregatik guztiagatik, Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak PSOEren proposamenari baiezkoa emango dio, Agirretxeak berak azaldu bezala, izapidera onartzekotan,partekatzen ez dituen “ñabardura batzuk” zuzenketa bidez aldatzea proposatuko duen arren.

Gure Legebiltzar Taldea