Prentsa Aretoa

2017/11/29

EAJ-PNVri erantzunez, Espainiako Gobernuak hitzeman du Martuteneko espetxearen egoera “argituko” duela

Gaurko kontrol bilkuran, Mikel Legarda diputatu jeltzaleak Barne Ministroari eskatu dio “guztiz zaharkituta dagoen azpiegitura honek sortzen dituen kalte handiei” amaiera ematea

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNVri erantzunez, Espainiako Gobernuak hitzeman du Martuteneko espetxearen egoera “argituko” duela

ARGAZKIA JAITSI

Barne Ministroak gaur hitzeman du Gipuzkoako Martutene espetxearen egoera “argituko” duela Donostia hiriarentzat “ezinbesteko gertatzen delako”. Halaber, eta Mikel Legarda diputatu jeltzaleak egin duen galderari erantzunez, Zoidok atea ireki dio “espetxe berria eraiki gabe ere, lurrak liberatzeko eta Martuteneko espetxea ixteko aukerari”.

Gaur goizean egin den kontrol bilkuran Martutenekoa “espetxerik zaharrenetako bat izateaz gain, egituran eta funtzioetan gabezia larriak” dituela esanez azpimarratu du espetxe “zaharkituta eta larriki saturatuta” dagoela. Legardak Barne Ministroari eskatu dio amaiera eman diezaiela “Martuteneko espetxeak langileei eta espetxeratuei eragiten dizkieten kalte larriei”. Diputatu jeltzaleak era berean azaldu du espetxea kokatuta dagoen auzoan egiten ari den zabalkuntza urbanistikoaren faseak derrigorrez behar duela azpiegitura hau desagertzea. Amaitzeko, Legardak Espainiako gobernuari eskatu dio, Estatutuan eskuduntza hori jaso eta 38 urte geroago, espetxeen kudeaketa Euskadiko erakundeen ardurapean uztea. “Zure esku dago” esan dio diputatu jeltzaleak.

Zoido Ministroaren erantzuna entzun ondoren, Mikel Legarda pozik agertu da “agerian geratu baita Espainiako gobernuak egoeraren aurrean egiten dugun analisiarekin bat egiten duela eta, gainera, argi duela onartezina dela eta berehalako konponbidea behar dela”. Konponbide hori adostu ahalko da Espetxeen arduradun gorrenaren eta Donostiako Udalaren artean egingo den bileran, Ministroak gaur iragarri bezala.

Gure Legebiltzar Taldea