Prentsa Aretoa

2017/12/05

Mikel Legardak Estatuko hurrengo Fiskal Nagusiaren aurrean kritikatu du Fiskaltzaren autonomiarik eza: “Arazo larria da”

Julián Sánchez Melgarren agerraldian diputatu jeltzaleak ohartarazi duenez, orain artekoa baino autonomia handiagoa izan ezean, Euzko Abertzaleak taldeak ez du babestuko zigor kausak Ministerio Fiskalaren ardurapean uztea

rss Ezagutzera eman
Mikel Legardak Estatuko hurrengo Fiskal Nagusiaren aurrean kritikatu du Fiskaltzaren autonomiarik eza: “Arazo larria da”

ARGAZKIA JAITSI

Mikel Legardak, Euzko Abertzaleak Legebiltzar Taldeko Justizia bozeramaileak, gaur kritikatu du Fiskaltzak Gobernuarekiko duen autonomiarik eza eta Ministerio Fiskalaren barruan dagoen “autonomia bertikal edo hirerarkikorik eza”.

Espainiako gobernuak Estatuko Fiskal Nagusirako proposatu duen Julián Sánchez Melgarren agerraldian, Legardak adierazi du Ministerio Fiskalaren independentzia edo autonomiarik eza “arazo larria” dela, azken hilabeteotan Justizia alorrerako estatu mailako estrategia bat aztertzeko eta zehazteko Azpibatzordean hitz egin duten aditu eta erakunde fiskalek aditzera eman bezala. Hori dela eta, kontu hori konpondu ezik, diputatu jeltzaleak ohartarazi du Euzko Legebiltzarkideen taldeak ez duela babestuko “Fiskaltzaren egiteko berria, zigor prozesua izapidetzeko fasean”, hori izan delarik Estatuko Fiskal Nagusia izango denak aztertu duen gaia.

Euzko Abertzaleak taldeak hurrengo agerraldietan “Fiskal Nagusiari bere eginkizunen arabera galdetuko diola” esan ondoren, Sánchez Melgarri deitoratu dio “baikorregi” agertu dela Fiskal Nagusia aukeratzeko prozesuaz hitz egiterako orduan bere izendapena prozesuaren `maila azken eta gorena´ izan dela esan duenean. “Ez da horrela izan” erantzun dio diputatu jeltzaleak. “Lege arkitektura alorreko izapidea da eta, gainera, ez da kontu garrantzitsu bat aztertu: Espainiako gobernuak kontuan hartu dituen elementuak izendapen zehatz bat Fiskaltzak gaur egun dituen beharren arabera proposatzeko; hori litzateke egokitasun-irizpide egokia. Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren irizpide edo epaiketa ere ez digute eman” kexatu da Legarda.

Azkenik, diputatu jeltzaleak deitoratu du Estatuko Fiskal Nagusiak bere lehen agerraldian Kataluniako prozesu independentistaren inguruan hitz egin izana eta kritikatu du “kontakizun mekanizista” egin duela. “Guk uste dugu auzi poliedrikoa izan dela, hainbat alderdi ditu eta gure ustez ez litzateke ikuspuntu mekanizista batetik aztertu behar” deitoratu du.

 

Gure Legebiltzar Taldea