Prentsa Aretoa
2018/01/23
Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak Hezkuntzaren aldeko Estatu- Itunaren Azpibatzordeari adierazi dio bertan parte hartuko duela oinarrizko jotzen dituen baldintza batzuk betetzen badira
Euskadik Hezkuntza alorrean duen singulartasun eta eskuduntza aitortzea eta errespetatzea exijitu du, eta Estatuak EAEren kontra aurkeztutako errekurtsoak eta hezkuntzaren uniformizazio eta birzentralizazioa arbuiatzen dituela jasotzea eskatu du
EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldeak Hezkuntzaren aldeko Estatu-Itun Sozial eta Politikoa egiteko Azpibatzordeari oinarrizko jotzen dituen hainbat aipamen egin dizkio Txostena eztabaidatzen hasi orduko. Baldintza horiek betetzen badira baino ez du EAJ-PNVk organo horretan parte hartuko.
Azpibatzorde honetako kideei formalki helarazi zaien agiriaren bidez, Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak baieztatu du EAJ-PNVk ez duela parte hartuko “Euskadik Hezkuntza alorrean daukan berezitasuna eta eskuduntza argi eta garbi jaso eta bermatuko ez duen Estatuko Itunean”. Era berean eskatu du “Euskadiren eskuduntzetan eginiko inbasioen kontrako salaketa” jasotzea eta “Estatuko Gobernuak Hezkuntza alorrean eskudunak diren euskal erakundeen arau eta erabakien kontra aurkeztutako errekurtsoak” eta “hezkuntzaren uniformizazioa eta birzentralizazioa” arbuiatzen direla.
Aurkeztu duen idazkian Euzko Abertzaleak taldeak gogoratu du Euskadik eskuduntza esklusiboa duela Hezkuntza alorreko gai guztietan, maila, gradu, modalitate eta berezitasun guztietan. Eskuduntza hori Autonomia Estatutuan ez ezik, gainerako Autonomia Erkidegoek ez bezala, Espainiako Konstituzioaren Lehen Xedapen Gehigarrian ere aitortzen zaio eta, horri lotuta, Hezkuntza legeak eta Hezkuntza eredu propioa egiteko,onartzeko eta betearazteko ahalmena ere bai. Horregatik gaineratu duenez “Ez du Hezkuntza eredu bakar bat egon behar” baina gogora ekarri duenez “erakundeen arteko lankidetza eta koordinazioa behar da”.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10