Prentsa Aretoa

2018/01/31

EAJren Euzko Abertzaleak taldeak bere egin du Nafarroako alargunen kezka, eta pentsio hauetarako agindutako igoeran ematen ari den atzerapena salatu du

Iñigo Barandiaranek idatziz aurkeztu duen galdera multzoan kritikatu ditu 2012az geroztik sortu diren “aurreikuspen zapuztuak”

rss Ezagutzera eman
EAJren Euzko Abertzaleak taldeak bere egin du Nafarroako alargunen kezka, eta pentsio hauetarako agindutako igoeran ematen ari den atzerapena salatu du

ARGAZKIA JAITSI

EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak idatzizko erantzuna jasotzeko galdera multzo bat aurkeztu du Espainiako Gobernuak alargunen pentsioan iragarritako igoeraren atzerapenaren zioez galdetzeko.

Iñigo Barandiaranek, Toledoko Itunaren Batzordeko bozeramaile jeltzaleak, Nafarroako alargunen kolektiboak adierazitako kezka jaso eta bere egin du. Alargun hauek salatu dute ez dela egin 65 urtetik gorakoen alargun pentsioetan oinarri arautzailean agindu zen igoera.

Barandiaranek erregistratutako idazkian adierazi duen bezala, Espainiako Gobernuak iragarri zuen 65 urtetik gorakoen alargun pentsioen oinarri arautzailea igoko zuela eta igoera hau bi urtetan %52tik %60ra igoko zela. Informazio hauen arabera, neurria 2018ko urtarrilaren 1etik aplikatzekoa zen. Baina, atzerapenak kaltetutako pertsona batek emaniko informazioari esker, 2018ko urtarrilaren bidali diren jakinarazpenetan ez da beste igoerarik adierazten pentsiodun guztientzat aurreikusi den %0,25eko igoeraz aparte. Are gehiago, informazio horien arabera, gutun horretan iragartzen da ebazpen horrekin  ados ez badaude 30 lan egun ematen dira Segurantza Sozialaren bulegoetan erreklamazioa aurkezteko. Kasu batzuetan eskaintza hori oso betetzen zaila da bulegoek ematen duten hitzordua  erreklamazioa aurkezteko dagoen epetik kanpo geratzen delako.

Gure Legebiltzar Taldea